Iheslarientzako mugikor bidezko ikasketa

Iheslarientzako mugikor bidezko ikasketak iheslarien ikaskuntza informalean teknologia mugikorrak betetzen dituen irtenbide eta rolei egiten die erreferentzia. Hezkuntza erantzunek bermatzen dute iheslariek eta lekualdatutako biztanleek bidezkoa den hezkuntza batera, hezkuntza inklusibora eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak dituztela. [1] Iheslariek teknologia mugikor digitalera duten sarbide handiagoa hezkuntzaren irakaskuntzarako, administraziorako eta laguntza zerbitzuetarako laguntza iturri da iheslarien testuinguruetan. [1]  

Aurrekariak aldatu

Jazarpen, gatazka, indarkeria edo giza eskubideen urraketak direla eta mundu osoan indarrez 65 milioi pertsona lekualdatu ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. [2] Kopuru horretatik, 22,5 milioi pertsona babes bila beraien herrialdeetatik beste nonbaitera ihes egin zuten iheslariak ziren. Azken urteotan krisiaren garrantziak teknologia digitalen eskaera bultzatu du ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzeko iheslarien zein lekualdatutakoen testuinguruan. [3]

Ahaleginak egin dira ikaskuntza mugikorraz baliatzeko, lekualdaketak hezkuntzan sarbidean eta lorpenean dituen ondorio negatiboei aurre egiteko, baita bakerako, egonkortasunerako eta etorkizuneko oparotasunerako fundazioak eraikitzeko ere. Irtenbide mugikorrak aprobetxatuz, iheslariek kalitatezko hezkuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako aukera inklusiboa eta bidezkoa izan dezakete.[4]

Hezkuntzaren zeregina aldatu

Epe luzerako ikuspegiak behar dira hezkuntzarako lekualdatutako jendearen testuinguruan, iheslariek hezkuntza bidezko batera, kalitatezko hezkuntza inklusibora eta etengabeko ikaskuntzako aukerak izan ditzaten. Iheslarien behar fisikoetan oinarritutako laguntza humanitario tradizionalez gain, garrantzitsua da iheslarien eta lekualdatutako besteen garapen soziala eta komunitarioa integratzea, baita beraien helburuak, ideiak eta ametsak hezkuntzaren bitartez lortzeko, testuingurua edozein dela ere.

Hezkuntza iheslarien komuniateari etorkizun hobea aurkitzen eta harrera-sozietateetan integratzen lagundu diezaiokeen faktore garrantzitsua da. Epe laburrean, hezkuntzak egonkortasuna ekarri diezaieke asaldutako bizitzei, haurren, gazteen eta komunitate osoaren behar psikosozialei aurre egin eta iheslariei behar diren hizkuntza eta alfabetatze trebetasunak garatzen lagun diezaieke. [5]

Hezkuntza gainera, garapen iraunkorrerako Hezkuntza 2030 Agenda gauzatzeko lehen motorren artean kokatu da. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (SDG) 4 helburu ditu: "kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta berdina bermatzea eta bizitza osorako ikaskuntzarako aukerak sustatzea" 2030. urtera arte. [6] Honek iheslariak biltzen ditu, desabantailak dituzten taldeetan daudenak kalitatezko hezkuntzarako sarbideari buruz aritzean. [6]

Teknologia mugikorraren garrantzia aldatu

 
Giza antolaketarako teknologia-eredu bat, iheslarientzako mugikor bidezko ikaskuntzaren balioak mapeatzeko

Gaur egun, munduko iheslarien % 86 garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira, eta iheslarien etxeen % 71k telefono mugikorra dute . Etxeen % 39k Interneterako egokitutako mugikorrak dituzten arren, gainerako % 61k ezin du smartphoneetarako garatuta dauden aplikazioetatik etekinik atera. Gehiengoa (% 93) 2G -ko sare mugikor batek estalitako lekuetan bizi da, eta% 62 3G sare mugikorren eskura daude. [7]

Hiri eta landa-eremuen artean telefono mugikorren jabetzan eta sarerako sarbiderako desberdintasunak egon arren, mugikor bidezko komunikazioek iheslarientzako garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, komunikabide mugikorrak garrantzitsuak izaten dira iheslarientzat, etxetik lekualdatutako jendeari maite dutenekin eta lagunekin konektatzen laguntzen baitie berriro lekualdatu beharreko bidaian eta behin beraien herrialde anfitrioietara iritsitakoan.[8]

Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) erabilera hezkuntzaren helburuetarako iheslarien testuinguruan oraindik praktikan eta ikerketan sortzen ari den eremu bat da. Ikerketek IKTek krisiaren ezarpenetan duten balizko balioa nabarmentzen dute, froga zientifikoen gabezia ere erakusten dute ordea. [9]

Mugikor bidezko ikasketa norbanako erronkei aurre egiteko aldatu

Hegaldien, kanpamenduen eta lekualdatzeen garaian iheslariek banakako erronka batzuei egin behar die aurre. Erronka horiek eragin negatiboa izan dezakete beraien ikaskuntza eta irakaskuntza aukeretan, bai eta ikaskuntza-ingurunetik kanpoko bizitzetan ere.[8]

Herrialde anfitrioietan hizkuntza eta alfabetatze gaitasun falta aldatu

Herrialde anfitrioietan hizkuntza gaitasunen falta erronka bat da iheslarientzako. Mugikorrez lagundutako hizkuntzak ikasteko aplikazioak hizkuntza ikasteko eta iheslarien hizkuntza eta alfabetatze gaitasunak garatzen laguntzeko funtsezko tresna dira. [10] Mugikor bidezko irtenbideek iheslarien hizkuntza eta alfabetatze erronkei laguntza eman diezaieke hiru arlo nagusitan:

Trauma eta identitate gatazkak aldatu

Iheslariek ongizate maila baxua eta antsietate mentala izateko prebalentzia handia dute iraganeko eta oraindik bizitzen dituzten traumen ondorioz. [11] [12] Bereziki kaltetuak eta beren beharrak asetu ezin dituztenak emakumeak, adinekoak eta bakarrik dauden adingabeak dira.

Ongizate psikosoziala ikaskuntzarekin eta hezkuntzarekin erlaziona daiteke bi modutara. Lehenik, iheslariek gerran eta gatazketan izandako esperientziak zuzenean eta negatiboki beraien hezkuntzan eta errendimendu akademikoan eragiten die. Adibidez, arazo akademikoen eta portaeraren zailtasunen prebalentzia handia identifikatu da gerran kaltetutako haur iheslarietan [13] eta iheslarien arazo emozionalak ikasteko zailtasunekin eta lorpen akademiko maila baxuagoekin erlazionatu dira. [14] Bigarrenik, eskola eta hezkuntza espezifikoko esku-hartzeetan parte hartzeak ongizate psikosoziala hobetu dezake. [15]

Nahiz eta trauma eta identitate gatazkei aurre egitea ez den ikaskuntza mugikorreko eta iheslarien egitasmo askoren muina, teknologia digitalak diseinatzen eta erabiltzen diren moduek teknologia hauen eragin potentziala erakusten dute iheslarien ongizatean eta osasun mentalean. [16] Teknologia digitalen eta soluzio mugikorren erabilerak ezin du aurrez aurreko zaintza intentsiboa eta espezializatua erabat ordezkatu krisi eta iheslarien testuinguru larrietan. Hala ere, planteamendu mugikorrak lotuta egon dira iheslarien ongizatea hobetzeko. Esaterako, ipuin kontalari digitala eta mugikor bidezkoa lagungarria da iheslarientzat identitatearen eta kidetasun sentimenduaren inguruko hausnarketa sustatzeko.[8]

Ikerketek mugikor bidezko ikaskuntzako aplikazioek eta programek ez dutela gaitasuna eta ezagutza lortzeko bakarrik balio erakusten dute, iheslarien ongizate psikologikoa hobetzeko ere balio dute, hau iheslariekin lan egiten duten hezitzaileentzat kontuan hartu beharrekoa da. [17]

Desorientazioa ingurune berrietan aldatu

Iheslariek ingurune berri eta aldakorretara egokitu behar dute, bereziki trantsizioa egin aurretik, trantsizioan eta iristean. [18] Krisialdietan eta ihesaldi egoeretan ez dago behar adina informazio, zeren iheslariek desinformazio-maila handiko ingurune ez-seguru eta ezegonkorretan barrena nabigatu behar dute. [18] Adibidez, Siria, Afganistan eta Irakeko iheslariek Europara egindako bidaian erronka garrantzitsu bat mugaz gaindiko pasabide batzuk irekita edo itxita zeuden ala ez baieztatzea zen. [19]

Iheslariek askotan fidagarriak ez diren sare sozialetan kontsultatzen dute bidaiatu aurretik, bidaiatzean edo bidaiatu eta gero, batzuetan kontrabandistek eta bestelako gaizkileek esplotatzeko arriskua izan dezakete. Informazio-iturri sinesgarriak eskuratzea funtsezkoa da emakume eta haurrentzat, bereziki ahulak baitira osasunari eta segurtasunari dagokienez. Bidaian zehar, informazio fidagarrirako aukera izateak hil ala biziko diferentziak eragin ditzake, itsasontzi egoeretan esate baterako. [20]

Komunikazio mugikor informala informazio-gordailu nagusia izan daiteke beren hegaldi-ibilbidea antolatzen duten iheslarientzat. Iheslariek informazioa aurretik joan ziren beste batzuekin komunikatuz lortzen dute, haien bideak jarraitzeko eta haien esperientzietatik ikasteko. WhatsApp moduko berehalako mezularitza aplikazioak ikusten dituzte bidaia "desmitifikatzeko" bitarteko gisa.. [21] Teknologia mugikorrek, halaber, hegaldirako garrantzitsua den irudietan oinarritutako informazio trukea errazten dute. Bidaian zehar, telefono mugikorrak iheslarien bizi-lerro dira, honek eremu geografiko eta linguistiko ezezagunean nabigatzeko aukera ematen die linean eta lineaz kanpo dauden aplikazioak erabiliz eta itzulpen digitalerako laguntzen bidez. [22]

Baztertzea eta bakardadea aldatu

Iheslariak ingurune berri batera aldatzean bakardade eta baztertze sentimenduak aurre egin beharreko funtsezko erronkak dira. Bakardade esperientziek ikasle iheslarien arrakasta hezkuntza formalean eragiteaz gain, ikaskuntza informala eta ezagutza-trukea errazten duten sare eta komunitate oso beharrezkoak edukitzea galarazten diete. [23]

Iheslarien artean isolamendua bi eratara eman daiteke. Lehenik, iheslari asko familietatik eta lagunengandik aldenduta daude, bigarrenik, bakardadearen eta baztertzearen sentimenduak areagotu egiten dira ingurune anfitrioietako kultura menderatzailean presunekin harremanik ez izateagatik, bereziki iheslariak herrialde anfitrioiko leku bakartuetan bizi badira. Lagunekin eta senideekin komunikatzea garrantzitsua da iheslarientzat, teknologia mugikorra da horretarako gakoa. [24]

Iheslariek eta migratzaileek ikaskuntzarako sare mugikorrak sortzen dituzte beren familia eta nazioz gaindiko lagunekin. Hauek funtsezkoak dira iturri gisa isiltasun bidezko ezagutza partekatu, hurbiltasun sentimenduak estimulatu eta elkarrekiko kontzientzia sustatzeko. [25]

Mugikor bidezko ikaskuntza hezkuntza sistemaren erronkei aurre egiteko aldatu

Iheslariek hezkuntzari lotuta dituzten erronketako batzuek banakako esperientziak, hezkuntza-mailak eta domeinuak gainditzen dituzte eta hezkuntza-sistemako arazoetatik datoz. Erronka horien artean daude; iheslarien heziketarako prestaturik ez dauden irakasleak, ikasteko eta irakasteko baliabide egokien urritasuna eta dokumentatu gabeko eta ziurtatu gabeko hezkuntza-aurrerapena. [26]

Iheslarien hezkuntzarako prestatu gabeko irakasleak aldatu

Irakasleak garrantzitsuak dira iheslari eta lekualdatuen kalitatezko hezkuntza bidezko batean eta inklusiboan. Haurren behar fisiko eta kognitiboei erreparatzen diete eta haien ongizate psikosoziala errazten dute, iheslarien normaltasuna lortzeko funtsezko baliabide gisa balio dute. [27] Iheslariekin lan egiten duten irakasleek ingurune ezberdinetan jarduten dute eta aurrekari ezberdinak izan ditzakete. Irakasle gaituak/egiaztatuak izan daitezke, iheslariak direnak edo irakasle iheslariak direnak, baina aldez aurretik irakaskuntzan esperientziarik ez dutenak eta beharragatik trebatuta daudenak. Beren ikasgeletan iheslariekin lan egiten duten ingurune anfitrioietan ere maisu izan litezke. Iheslariak dauden inguruneetan lan egiteko irakasleen prestakuntzari lotutako erronkak askotarikoak dira. [28]

Irakasle kalifikatuak baliabide oso eskatuak dira, baina ez dira ohikoak iheslarientzako hezkuntza-maila eta esparru guztietan. Honek klase handiak eta ikasle/irakasle proportzio handiak behar direla esan nahi du. UNHCRen 2010-2012rako Hezkuntza Estrategiak helburu gisa irakasle bakoitzeko gehienez 40 ikasle izatea jartzen badu ere iheslarien testuinguru askok klase handiagoak dituzte. 2014an % 30eko igoera globalarekin eskola adinean dauden iheslarien kopuruak kalifikatutako ikasleen eskuragarritasunaren arazoa areagotzen du. Urteko 20.000 irakasle gehiago eta beste 12.000 ikasgela gehiago beharko lirateke. [29]

Oinarrizko kalifikazioez gain, irakasleek trebakuntza espezifikoa behar dute iheslariak ikasgelara ekartzen dituzten behar eta erronka berezien aurrean prestatzeko.

Soluzio eta gailu mugikorrek hezkuntzaren eraginkortasuna hobetzen lagun dezakete irakasleei gelan askotariko trebetasunak garatzen eta aplikatzen laguntzen baitiete. Mugikor bidezko ikaskuntza irakasleei orientazioa eta etengabeko laguntza emateko erabil daiteke. Gainera, baliabide gutxiko inguruneetan oinarrizko teknologiek ematen dituzten irakaskuntza-gaikuntzako beste ekimen batzuetako irakaspen batzuk ikas daitezke. [30]

Ikasteko eta irakasteko baliabide egokien eskasia aldatu

Iheslarien testuinguruetan irakasteko eta ikasteko materialetara sarbide mugatua izateak irakasleek dituzten erronkak areagotu ditzake, sarritan ez baitute prestakuntza eta laguntza egokirik ikasle iheslarien beharrak asetzeko. Iheslariek eskoletan edo etxeetan hezkuntza materialetarako sarbiderik ez dutenean ikaskuntzako ingurune berrira egokitzeko prozesua zailagoa da. Adibide bat Sudango haur iheslarien egoera da, Txaden, ikasleentzako mahai falta dela eta haur asko lurrean esertzen dira, maisuak, testuliburu bat duen pertsona bakarrak arbelean oharrak idazten dituen bitartean. [31]

Material fisikoez gain curriculum egokiak behar dira. Curriculum askok garrantzi gutxi dute ikasle iheslarien egoera eta aurrekari partikularretarako. Batzuetan, arazoa ez da ikasteko materialaren gabezia, haien izaera politikoa baizik. Arlo askotan ikasketa-planak eta ikasteko baliabideak gatazka baten alde batera bideratuta daude eta horrek estereotipoak indartu edo kexa politiko eta sozialak okertu ditzake. Herrialde anfitrioietako irakasleak askotan ez daude ikasle iheslarien jatorrizko herrialdeetako ikasketa-planekin edo testuinguruekin ohituta. [32]

Eduki berriaren garapena, hala nola ebaluazioa, hautatzea eta egokitzea erronka handia da iheslarien inguruneetako mugikor bidezko ikaskuntzako proiektu askotan. Gaur egun, iheslarientzako hezkuntzan erabiltzen diren plataformak liburutegietako biltegi estatikoetatik, digitalizatutako erreferentzia-liburuetatik eta lineako entziklopedietatik, interaktibitate-mailak dituzten multimedia-plataformetara eta ikasleen aurrerapena arakatzeko monitorizazio-funtzioetaraino doaz. [33]

Hezkuntza baliabide ireki eta eskuragarri asko ingelesez daude, beraz, tokiko hizkuntzan dagoen materialaren behar aseezina dago, baita tokiko ikasketa-planetara egokitzen den edo irakaskuntzako nazioarteko estandarrekin bat datorren edukiarekin ere. [34]

Dokumentatu eta ziurtatu gabeko hezkuntza-aurrerapena aldatu

Batzuetan banakako, eskolako eta sistemako hezkuntza-datuak ez daude oso dokumentatuta eta zaila da estatistiken ikuspegi orokorra nazio-mailan lortzea. Informazio faltak, osatu gabeak edo kalitate eskasekoak hezkuntza ministerioek eta garapen erakundeek iheslariak inplikatuko dituzten hezkuntza programak berreraikitzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko duten gaitasuna eragozten du.[35]

Sistemari dagokionez, informazio faltak erronkak dakartza hezkuntza programen eta hezkuntza sistema osoen planifikazioan, operazioan eta monitorizazioan. Maila indibidualean datuen faltak, bereziki ikasleen aldez aurreko hezkuntza-lorpenei eta lortutako ziurtagiriei dagokienez iheslariek beren hezkuntza-ibilbideekin jarraitzeko dituzten aukerak murrizten edo kentzen ditu leku batetik bestera mugitzen diren bitartean. [36]

Hezkuntza kudeaketako informazio-sistemen (EMIS) bidez kalitatezko datuen eskuragarritasuna eta erabilera bermatzeko informazio-sistema sinple eta malguak garatzea eta inplementatzea beharrezkoa da larrialdi-inguruneetako sistemak indartzeko. [37]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu