Artikulu hau Azpeitia eta Manresa arteko ibilbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ignazio bidea».

Ignaziotar bidea (katalanez Camí Ignasià eta gaztelaniaz Camino Ignaciano) Euskal Herriko Azpeitia udalerria eta Kataluniako Manresa udalerria lotzen dituen bidea da. Hain zuzen ere, 1522an San Ignazio zaldun zela egin zuen ibilbidea egiten du. Loiolako Santutegian abiatu eta Manresako San Ignazioren leizean amaitzen da, tartean Montserrateko monasteriotik igarota.

Ez da GR-21 edo Ignazio Bidearekin nahastu behar, horrek Iruñearen eta Loiolako Santutegiaren arteko ibilbidea egiten baitu; hain zuzen ere, aurrez, 1512an Nafarroako konkistan, Iruñeko setioan zauritua izan eta jaiotetxera eramateko egin zuten ibilbidea.[1]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Inaziotar bidea: 500 urte eta gero, berreskuratua - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).