Igartza jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Beasainen. Kultur Intereseko Ondarea
Artikulu hau Beasaingo jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igartza jauregia (Segura)».

Igartza baserria edo jauregia Euskal Herriko Gipuzkoa herrialdeko Beasain udalerrian kokatzen da, Goierri eskualdearen bihotz-bihotzean. Nahiz eta XII. menderako jada bazen han jauretxe bat, Ahaide Nagusien arteko borroken ondorioz 1420ean dorrea erabat desegin zuten. Gaur egungo eraikinean beheko solairua da zaharrena, eta baliteke antzinako dorrearen zati izatea.

Igartza baserria edo jauregia
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Igartza jauregiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Koordenatuak43°02′51″N 2°12′33″W / 43.04738°N 2.20927°W / 43.04738; -2.20927
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001483
19

Jauregia Igartzako Monumentu Multzoko eraikinik deigarriena den arren, multzoa beste hainbat elementuz osatzen da. Esate baterako jauregiaren parez-pare eta Oria ibaia zeharkatzen duen izen bereko zubia. Baita, jada XV. mendean aipatzen zen errota hidraulikoa ere. Honen atzean, errotaren aldaparo berak urez hornitzen zuen burdinola. Zubiaren bestaldean dagoen Dolare eraikina, honen ondoan dagoen harrizko bide-gurutzea. XVII. mendeko ermita, apropos eraiki zena jauregiaren aurrean, bidearen ondoan, aspaldiko bidaiariei babesa eskaintzeko. Eta jauregiaren sotoan, musealizaturik dagoen XVI.mendeko egurrezko presa.

Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 1996an Beasaingo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak jauregia txukundu egin zuten.

Deskribapena aldatu

 
Hitzaldi bat estalpeko gela batean, 2012an.

Lau angeluko eraikina da, lau isurkiko estalkiduna, eta barneko patioaren inguruan egituratua; patio honetara begira egurrezko galeria irtena dago. Beheko solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Argi eta garbi ikus daiteke eraikinaren garaieraren banaketa. Beheko solairua harlanduz egina dago eta goiko solairuek egurrezko egitura dute gehienbat. Baoen inguruan harlanduzko lanak daude. Fatxada nagusian arku dobelatu bat gailentzen da. Goiko solairuan proportzio erregularreko sei armazoi zati daude eta fatxadaren erdigune geometrikoan zehar modu ordenatuan banatzen dira. Beheko solairuko bao dinteldunak geroago ireki ziren. Bi alboak harlanduzko ostiko bidez indartuak izan ziren. Ipar alboko fatxada da Oria ibaiaren ibilguarekin muga egiten duena. Goiko solairuko egurrezko egitura zati erregularretan banatua dago, eta barnean oso antzekoak diren egurrezko atalak ageri dira. Gurutzetak dira eraikuntza honetan gehien errepikatzen diren konponbideak. Dena dela, hori konponbide exotikoa da Euskal Herrian eta, dudarik gabe, maisu flandriar edo Frantzia iparraldekoren baten eraginez agertuko da. Baoak egitura beran adintelatuak daude. Beheko solairuko harlanduzko hormek jatorrizko bi gezi-leiho eta horma egin ondoren jarritako bi bao biki agertzen dira. Barruko patioak zuzenean dauka sarrera kanpotik zirkuluerdiko arku baten bidez. Patioaren inguruan hiru arku zorrotz daude beheko solairuko geletara sarrera ematen dutenak. Leku asko hartzen du fatxada nagusiko hormaren atzean dagoen atariak eta goiko galeriaren hegalak. Patioa ia erabat errekarrizko lurrez osatua dago. Osorik egurrezkoa den galeria nabarmentzen da. Jatorriz galeria guztiak karelak zituen baranda luzearekin eta baranda horrek estalkia eusten zuten pilareak hartzen zituen oinarri-muturretan. Egitura lignearra Euskal Herriko arkitekturaren armakuntza-arotzeriaren erreferentzia da. Solairuen eta estalduraren zamari eusten dioten pilare eta gatzarien eraikuntza da goiko solairua. Beheko solairuko karga-horma perimetralak hartzen ditu oinarri erabat. Horma horien gainean zularri bigak daude, harri fabrika eta egurrezko estrukturaren arteko trantsizio gisara. Eraikin hau egurrezko eraikuntzaren kulturari dagokio, eta armaketa arotzeria nabarmentzen da. Goiko solairuetako eta patioko galeriako egurrezko egitura da eraikin honetan balio handiena duen elementua eta esanguratsuena.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa