Idi-bihotz arbola edo tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) Magnoliaceae familiako zuhaitza da eta Ipar Amerikako ekialdean du jatorria. Liriodendron generoko bi espezieen adierazgarri amerikarra da . Appalache mendietako baso birjinetan 50 m baino gehiago hazi daiteke, maiz 25-30 m altueran adarrik gabe, hortaz, haren egurra oso estimatua da. Handitze bizkorra du, egur ahularen arazorik gabe eta zuhaitzaren itxura tipikoa, konikoa da.

Idi-bihotz arbola
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMagnoliales
FamiliaMagnoliaceae
GeneroaLiriodendron
Espeziea Liriodendron tulipifera
Linnaeus, 1753
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakyellow-poplar (en) Itzuli

Hazkundea oso azkarra du eta zuhaitzaren forma tipikoa konikoa da. Itzala sortzeko zuhaitz aproposa da.

Espezie hau Estatu Batuetako ekialdeko ezti landare garrantzitsuenetako bat da eta ezti gorrixka iluna ematen du.

Galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu