I Love You Phillip Morris
I Love You Phillip Morris, euskaraz Maite Zaitut Phillip Morris, 2009ko John Requa eta Glenn Ficarra estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko drama film bat da. Steve McVickerren I Love You Phillip Morris: A True Story of Life, Love, and Prison Breaks (Maite Zaitut Phillip Morris: Bizitza, Maitasuna eta Espetxe Ihesaldi Baten Benetako Istorioa) liburuan eta Steven Jay Russell iruzurgilearen bizitzan oinarritua dago. Jim Carrey, Ewan McGregor, Rodrigo Santoro, Antoni Corone eta Leslie Mann aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuSteven Jay Russell (Jim Carrey) familia bateko aita eredugarri eta konbentzionala izateaz nekatu denez bere bizitza gezur bat izatetik utzi behar duela erabaki eta Debbie (Leslie Mann) emazteari egia esango dio: homosexuala dela eta haurtzarotik badakiela. Orduan bizimodu nahasi bati ekingo dio, baina bere gastuak ordaindu ahal izateko espetxera eramango duten hainbat iruzur egingo ditu. Bertan, Phillip Morris (Ewan McGregor) zeldakidearekin maitasun harremana izango du. Bere maitalea beste espetxe batera lekualdatzen dutenean, Russellek hainbat alditan ihes egin eta harekin berrelkartzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Jim Carrey: Steven Jay Russell
- Ewan McGregor: Phillip Morris
- Rodrigo Santoro: Jimmy
- Leslie Mann: Debbie
- Antoni Corone: Lindholm
- Brennan Brown: Larry Birkheim
- Michael Showers: Gary
- Marc Macaulay: Houstongo polizia
- Annie Golden: Eudora Mixon
- Michael Mandel: Cleavon
- Phillip Morris (krediturik gabeko kameoa): Stevenen espetxealdiko abokatua
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)