IRAS 17163-3907

IRAS 17163-3907 (arrautza errearen nebulosa bezala ere ezagutzen dena) izar hipererraldoi hori bat eta unibertso guztiko izarrik arraroenetako bat da. Izar honen diametroa gure eguzkiarena baino mila aldiz handiagoa da, eta bere nebulosak arrautza erre baten itxura du. Berriki fotografiatu zuen Europako Hegoaldeko Behatokiak.

IRAS 17163-3907
Fried Egg Nebula.jpg
Very Large Telescopek ateratako irudia.
Egilea: ESO/E. Lagadec
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa
Konstelazioa Scorpius
Igoera zuzena 17h 19m 49.330s[1]
Deklinazioa −39° 10′ 37.94″[1]
Itxurazko magnitudea (V)12.45[2]
Ezaugarriak
Eboluzioaren uneagorriz ondorengo hipererraldoi
Mota espektralaB berantiar/A goiztiar[3]
Itxurazko magnitudea (J)4.635[4]
Itxurazko magnitudea (H)3.021[4]
Itxurazko magnitudea (K)2.407[4]
J−H kolore indizea1.614[4]
J−K kolore indizea2.228[4]
Astrometria
Berezko mugimendua (μ) IZ: +4.3[1] mas/u
Dec.: −2.3[1] mas/u
Distantzia3,600 - 4,700[3] pc
Magnitude absolutua (MV)~−10[5]
Zehaztasunak
Erradioa300 - 400[3] R
Argitasuna~500,000[3] L
Tenperatura7,500 - 10,000[3] K
Beste izendapenak
Fried Egg Nebula, IRAS 17163-3907, Hen 3-1379, NSV 21444, 2MASS J17194933-3910374, UCAC2 15112979, DENIS J171949.3-391037, GSC 07870-01348, GSC2 S2300121509, MSX6C G348.5107–01.1199
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Bere distira gure eguzkiarena baino 500.000 aldiz handiagoa da, eta Lurretik 13.000 argi-urteko distantziara dago, eta, beraz, egundaino aurkitutako hurbileneko hipererraldoi horia izango litzateke.

AurkikuntzaAldatu

Bere izenak dioen bezala, IRAS 17163-3907 lehen aldiz 1983an aurkitu zuen IRAS satelite artifizialak 12 mikroitik gertuko uhin luzeratan igortzen dituen uhin infragorriei esker. Esne Bidearen erdian dago, zehazki Scorpius konstelazioan. Baina, gaueko zeruko 30 izarrik distiratsuenetako bat den arren, argi ikusgarrian duen igorpen ahularen ondorioz, oraindik berriki detektatu da hipererraldoi hori bat dela. Bestalde, bere nebulosaren esfera forma ia perfektua berriki aurkitu da Txileko Cerro Paranalen dagoen Very Large Telescopeko (VLT) VISIR kamera infragorriari esker. Kamera honek, infragorri ertaineko bere hiru iragazkiak (berdea, 11850 nm, gorria, 12810 nm eta urdina, 8590 nm) erabiliz, bere inguruko materiala ikusi ahal izan zuen, eta bere bi bilgarri edo laino ia esferikoak fotografiatu.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Zacharias, N.; Urban, S. E.; Zacharias, M. I.; Wycoff, G. L.; Hall, D. M.; Germain, M. E.; Holdenried, E. R.; Winter, L.. (2003). «VizieR Online Data Catalog: The Second U.S. Naval Observatory CCD Astrograph Catalog (UCAC2)» CDS/ADC Collection of Electronic Catalogues 1289 Bibcode2003yCat.1289....0Z.
  2. Siódmiak, N.; Meixner, M.; Ueta, T.; Sugerman, B. E. K.; Van De Steene, G. C.; Szczerba, R.. (2008). «Hubble Space Telescope Snapshot Survey of Post-AGB Objects» The Astrophysical Journal 677: 382 doi:10.1086/529115 Bibcode2008ApJ...677..382S.
  3. a b c d e f Lagadec, E.; Zijlstra, A. A.; Oudmaijer, R. D.; Verhoelst, T.; Cox, N. L. J.; Szczerba, R.; Mékarnia, D.; Van Winckel, H.. (2011). «A double detached shell around a post-red supergiant: IRAS 17163-3907, the Fried Egg nebula» Astronomy & Astrophysics 534: L10 doi:10.1051/0004-6361/201117521 Bibcode2011A&A...534L..10L.
  4. a b c d e Cutri, R. M.; Skrutskie, M. F.; Van Dyk, S.; Beichman, C. A.; Carpenter, J. M.; Chester, T.; Cambresy, L.; Evans, T. et al.. (2003). «VizieR Online Data Catalog: 2MASS All-Sky Catalog of Point Sources (Cutri+ 2003)» VizieR On-line Data Catalog: II/246. Originally published in: 2003yCat.2246....0C 2246 Bibcode2003yCat.2246....0C.
  5. Wallström, S. H. J.; Muller, S.; Lagadec, E.; Black, J. H.; Oudmaijer, R. D.; Justtanont, K.; Van Winckel, H.; Zijlstra, A. A.. (2015). «Investigating the nature of the Fried Egg nebula. CO mm-line and optical spectroscopy of IRAS 17163-3907» Astronomy & Astrophysics 574: A139 doi:10.1051/0004-6361/201321516 Bibcode2015A&A...574A.139W.

Kanpo estekakAldatu