Scorpius (konstelazioa)

Scorpius edo Eskorpioia[1][oh 1] (latinez: Scorpius, Scorpio.svg ikurra, Unicode ♏) gaur egun ezagutzen diren 88 konstelazioetako bat da. Oso konstelazio zaharra da, Antzinako Greziako konstelazioak baino lehenagoko aipamenak baitaude[2]. Antzina, konstelazio hau gaur egun Libra bezala ezagutzen denarekin lotua zegoen, (garai hartan existitzen ez zena, uste denez erromatarrak izan ziren Libra konstelazioa irudikatu zuten lehenak). Gaur egun Alfa Librae eta Beta Librae bezala ezagutzen diren izarrak eskorpioiaren iparraldeko eta hegoaldeko matxardak izango lirateke, euren egungo izena eman dietenak.

  • Alfa Librae: Zuben Elgenubi (hegoaldeko matxarda)
  • Beta Librae: Zuben Elschemali (iparraldeko matxarda)
Scorpius Scorpius symbol (Moskowitz, variable width).svg
Scorpius constellation map.svg
Datuak
LaburduraSco
GenitiboaScorpii
SinbologiaEskorpioia
Eremua496,8 gradu karratu (33. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
167
Izarrik distiratsuenaα Scorpii (Antares) (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakSagittarius, Ophiuchus, Libra, Lupus (konstelazioa), Norma (konstelazioa), Ara eta Corona Australis
Behaketa
Igoera zuzena15,47 eta 17,59 artean h
Deklinazioa-45,77 eta -8,30°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila
+'° eta −'° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Scorpius».

Honela irudikatua, eskorpioia lasai zegoen ekliptikan esekita.

MitologiaAldatu

 
Scorpius Sidney Hallen Urania's Mirror lanean.

Konstelazioaren jatorria Orionen mitoan dago. Honen bertsioetako baten arabera, Orion ehiztariak bere begiak atera zituen jelosiak jota, eta, mundutik itsu zihoala, eskorpioi bat zapaldu zuen eta honek zizt egin zion bere eztenarekin, Orion hilez. Jainkoek Orion eta eskorpioia zerura igo zituzten, zeru gangaren mutur banatan jarriz, hala, Eskorpio ostertzetik irteten denean Orion bere heriotza eragin zuen animaliagandik ezkutatzen delarik.

Bertsio zabalago batek dioenez, Orion Artemisa bortxatzen saiatu zenean, hau, Orion erraldoiak ikusi zuenean basoan ehizan ari baitzen, defendatzeko grinez eskorpioi baten laguntza eskatu zuen, honek erraldoia ziztatu eta hil zuen eta Artemisa askatu, honegatik, jainkosa honek zeruan jarri zuelarik.

Eskorpioiaren esanahia astrologiarekin lotuta dago.

Izar nagusiakAldatu

 
Scorpius konstelazioa AlltheSky.com

Bere izar nagusia Alfa Scorpii da, Antares bezala ezagutzen dena, bere diametroa interferometria bidez neurtu ahal izan den supererraldoi gorri bat. Izar honek bere izena antzinaroan mitologikoki Marterekin (Ares) lotu zuen kolore gorriagatik jasotzen du. Uste zenez, honekin zuen antzekotasunagatik, biak etsaiak ziren, eta, baraz, Aresen etsaia izena eman zitzaion: Anti-Ares edo Antares.

Zeru sakoneko objektuakAldatu

AztekakAldatu

Antzinaroko aztekek konstelazio hau colotl (eskorpioia) deitzen zuten.

BitxikeriakAldatu

2009an eginiko Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea filmean Harry, gabon egunez Weasleytarren etxera bisitan doan eszena bat dago, eta hor zeruan Scorpius konstelazioa ikus daiteke. Nabarmendu beharra dago konstelazio hau ipar hemisferioan udan ikus daitekeela, baina ez neguan.

OharrakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

ErreferentziakAldatu

  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..
  2. «Constellation Scorpius - The Constellations on Sea and Sky» www.seasky.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekakAldatu