Hygrocybe strangulata

Hygrocybe strangulata Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate txikiko jangarria. Guztiz onartu gabea. Autore batzuentzat Hygrocybe strangulata eta Hygrocybe miniata berdinak dira, beste batzuentzat ez.

Hygrocybe strangulata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe strangulata
Svrček, 1962

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila gero zabaldu egiten da. Gaztetan laranja kolorekoa, helduaroan tonalitate hori-berdexka kolorekoak hartzen ditu. Ertza ildaskatua du. Zetadun azala du, zertxobait likatsua.

Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, zabal, lodiak, sabeldunak, orritxoekin. Horiak gaztetan gero laranja kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 18 eta 50 mm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 mm bitarteko lodierakoa, kapelaren kolorekoa, behealdean izan ezik, hori-berdexka baita. Zilindrikoa, hauskorra.

Haragia: Oso mehea, hori-laranja kolorekoa, usain gabea eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

aldatu

Kolore gorrixka duten eta tamaina txikiko Hygrocybe-ak identifikatzea ez da beti erraza izaten. Besteak beste, Hygrocybe hauek daude: Hygrocybe miniata, gorri-zinabrio kolorekoa eta ertz horixka duena. Hygrocybe turunda, honek orri zurixkak ditu. Hygrocybe marchii, Hygrocybe cantharellus, Hygrocybe parvula, etab.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguaren hasieran, larreetan, ale askoko edo ez hainbesteko taldeetan.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Quebec, Ingalaterra.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 140 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu