Hygrocybe marchii
Hygrocybe marchii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria.
Hygrocybe marchii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe marchii [[|]] |
Sinonimoak: Hygrophorus machii, Hygrocybe coccinea var, marchii.
Deskribapena
aldatuNeurri txikikoa 1-5.
Kapela: Ganbila, deprimitua erdian. Azala likatsu-itsaskorra, laranja-eskarlata kolorekoa, urre koloreko distirekin eta ertz horixkarekin. Hezetasunarekin, gorrixka baino horixka gehiago da.
Orriak: Dekurrenteak, hori-urre kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, orrien kolorekoa.
Haragia: Usain atseginekoa eta zapore leunekoa da. Espora-jalkina zurixka.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Marchii epitetoa, Bresadolak identifikatu gabeko "marchii" edo martxo bati eskainitako espeziea.
Jangarritasuna
aldatuKalitate gutxiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrocybe punicea delakoarekin nahas daiteke, hau ere gorria eta jangarria da, baina handiagoa. Hygrocybe coccinea ere gorria da, punicea eta marchii espezien bien bitarteko tamainakoa. Hygrocybe miniata eta Hygrocybe strangulata ere gorrixkak eta txikiak dira.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian eta udazkenean. Noizbehinkako espeziea. Basoetako lurzoruetan. Bideetako belardietan eta muga belartsuetan. Lurzoru buztintsuetan eta humus gutxi dutenetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Hygrocybe marchii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.