Ezkotxo horia (Hygrocybe cantharellus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina haragi urria du eta zapore desatseginekoa.

Ezkotxo horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe cantharellus
Murrill, 1911

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, lehenbizi kanpai itxurakoa edo ganbila, ondoren erdigunean hondoratua, konikoa inoiz ere ez. Gorri-eskarlata kolorekoa gaztetan, zahartzean gogor horitzen dira. Ertza izurtua.

Orriak: Lehenbizi zuriak edo zurixkak, gero horixkak, horia gogor nabarmentzen da oinean; lodiak, zabal eta oso dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa. Kapelaren kolore berekoa, hori-urre koloreko tonalitateekin. Lehenengo barrubetea, gero hutsa, hauskorra.

Haragia: Oso gutxi eta zapore desatseginekoa.[2]

Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Cantharellus epitetoa, Cantharellus baten antza duelako.

Jangarritasuna aldatu

Jan daiteke, baina sukaldaritzako baliorik gabea da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe miniata delakoarekin, hau bereizten da orriak ez direlako zuriak eta kapelaren kolorea Hygrocybe cantharellus-en aldean gorriagoa duelako. Hygrocybe coccineocrenata espezieak forma bera du, kapelan ere kolore bera du puntutxo beltz-arrexkez zipriztindua eta oina horitu egiten da behealdean.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazken aurreratuan. Belar handiko zelaietan, ebaki aurretik.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibe itsasoaren eremua, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 414 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu