Hygrocybe reidii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Itxura politekoa, baina haragi gutxi du eta kalitate gastronomiko gutxikoa.

Hygrocybe reidii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe reidii
Kühner, 1976

Sinonimoa: Hygrophorus reidii.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zapalera eta deprimitua erdialdean, ertz irregularra eta oxkarratu eder eta bereizgarri batekin. Azala zertxobait likatsua eguraldi hezean, laranja kolorekoa ertz horiarekin.

Orriak: Zabal, desberdinak, lamelula txiki-txikiekin, dekurrente samarrak, horitik laranjara kolorekoa.

Orri dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, kurbatu samarra oinarrian eta laranja kolorea zuritu egiten da hemen.

Haragia: Mehea, urria, haritsua, hori-laranja kolorekoa. Ezti usainekoa eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du. Reidii epitetoa Derek Agutter Reid (1927-2006) mikologo britaniarraren omenez du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe marchii delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du ertz oxkarraturik ez eta kapelaren ertzean horirik. Beste kolore batzuetako Higrocybe-ak: conica (zahartzean edo ukitzean belztu egiten da); coccinea (gorri-odol kolorekoa); psittacina (kapela berde-oliba kolorekoa eta oina berde-limoi kolorekoa); citrina eta acutoconica (tonu horixkagoak); virginia (zurixka).

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Larreetan eta goroldio hezeetan. Baso hostozabaletan (artelatza) edo hostogalkorretan (haritzak, gaztainondoak). Ez da ohikoa, ikusi gabe uzten da, txikia baita.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Puerto Rico, Brasil, Guyana Frantsesa, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Nigeria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Hygrocybe reidii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu