Hygrocybe citrina Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiz eta jateko modukoa izan haragi urria du eta horregatik ez da kontsumitzen.

Hygrocybe citrina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe citrina

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa edo kanpai itxurakoa, gero ganbila, ondoren ganbil-laua eta batzuetan erdia hondoratuta. Ertza zorrotza, okertutik laura, uhindu-krenulatua, eta gardentasunagatik ildaskatua ia kapelaren ¾ ak arte. Azal distiratsua, likatsua eta hori-limoi kolorekoa eguraldi hezearekin, matea eta hori-laranja kolorekoa lehorrarekin.

Orriak: Zabal, argizari-itxurakoak, lodiak, adnata-subdekurrenteak, eta tartean orritxoekin, hori zurbil kolorekoak edo kapelaren kolorekoak,

Hanka: 2 - 4 x 0,2 - 0,4 cm-koa, zilindrikoa, liraina edo apur bat uhindua, barnehutsa, leuna eta apur bat likatsua eguraldi buztiarekin, eta kapelaren kolorekoa.

Haragia: Mehea, hauskorra, urtsua eta kapelaren kolorekoa; zapore gozo-sosoa eta usain hautemanezinekoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Citrina epitetoa berriz latinetik dator, limoiaren kolorea esan nahi duen "citrinus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe vitelilla oso antzeko espeziea da, baina bere orri dekurrenteengatik bereizten dugu. Hygrocybe glutinipes lirdingatsua da, aingira bat balitz bezala behatzetatik ihes egiten du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, bakarrik edo talde txikitan. Ongarri kimikoekin tratatu gabeko belardi eta larre hezeetan hazten da.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Japonia eta Aintzira Handiak. .

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu