Ireki menu nagusia

Hugh MacDiarmid, jaiotza-izenaz Christopher Murray Grieve (Langholme, Eskozia, 1892ko abuztuaren 11a - Edinburgo, Eskozia, 1978ko irailaren 9a), eskoziar poeta izan zen.

Hugh MacDiarmid
Hugh MacDiarmid - geograph.org.uk - 1518563.jpg
Bizitza
Izen osoa Christopher Murray Grieve
Jaiotza Langholm1892ko abuztuaren  11
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Edinburgh1978ko irailaren  9a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Edinburgh College of Art Itzuli
Langholm Academy Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
eskoziera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, poeta, politikaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea, literatura-kritikaria eta biografoa
Lantokia(k) Ebbw Vale
Clydebank
Montrose
Londres eta Liverpool
Nominazioak
Mugimendua Scottish Renaissancea Itzuli
Izengoitia(k) Hugh MacDiarmid
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eskoziako Alderdi Nazionala
National Party of Scotland Itzuli
Communist Party of Great Britain Itzuli

BiografiaAldatu

 
Hugh MacDiarmiden omenezko bustua, Edinburgon.

Eskoziako literaturaren pizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen XX. mendearen lehen erdian. Saiakerak eta satirak idatzi zituen batez ere. Eskoziako idazle nagusitzat hartua izan da, Robert Burnsekin batera, Eskoziako hizkuntzari literatura-maila eman baitzion.

Eskoziera zaharrez eta ingelesez idatzi zuen.

Bere lanen artean azpimarragarri dira: A Drunk Man looks at the Thistle (1926), Stony Limits and other Poems (1934), Selected Poems of Hugh M. D. (1945), A Kist of Whistles (1947), Three Hymns to Lenin (1957). Hala ere, bere lanik azpimarragarriena Haud Ferrit da; horren lehen agerpena In Memoriam James Joyce (1955) izenekoa izan zen.

ErreferentziakAldatu