Huddinge
Huddinge Suediako hiri bat da eta Stockholmgo konderriko bigarren hiria da, Stockholm hiriburuaren ondoren handiena. 2015eko erroldaren arabera 105.311 biztanle ditu.
Huddinge | ||
---|---|---|
Suediako udalerria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Konderria | Stockholmgo konderria | |
Södermanland | Probintzia | |
Alkatea | Daniel Dronjak Nordqvist (en) ![]() | |
Herriburua | Huddinge Centre (en) ![]() | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°14′N 17°59′E / 59.23°N 17.98°E59°14′N 17°59′E / 59.23°N 17.98°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 140,63 km² | |
Mugakideak | Stockholm udalerria, Ekerö udalerria, Botkyrka udalerria, Haninge udalerria eta Tyresö udalerria | |
Demografia | ||
Biztanleria | 114.187 (2022ko martxoaren 31)![]() | |
Dentsitatea | 748,85 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1971ko urtarrilaren 1a | |
Hiri senidetuak | Nuuk, Tychy, Debrzno (en) ![]() ![]() | |
Hizkuntza ofiziala | suediera eta finlandiera | |
http://www.huddinge.se/ |
GeografiaAldatu
Hiriburuaren hegoaldean dagoen Södertörn penintsularen erdialde guztia hartzen du. 140 km²-ko azalera du, hauetatik 9'62 km² aintzirek osatzen dute eta eremuaren erdia baino gehiago landa eremua da eta nekazaritza zabalduta badago ere bederatzi natura erreserba ditu.
Natura ErreserbakAldatu
- Björksättra Penintsula Natura Erreserba
- Flemingsbergsskogen Natura Erreserba
- Gömmaren Natura Erreserba (Natura 2000).
- Gladöskogen Natura Erreserba
- Gömsta Äng Natura Erreserba
- Lännaskogen Natura Erreserba (Natura 2000).
- Orlången Natura Erreserba
- Paradiset Natura Erreserba (Natura 2000).
- Trångsundsskogen Natura Erreserba
AintzirakAldatu
|
|
|
HistoriaAldatu
Huddinge izena bertako lehenengo biztanleak izan ziren Uddung leinuak ematen dio. Huddingeko historia kontatzeko 1000 urte egin behar da atzera, Bikingoen Aroraino. Itsasontzi etsaiak inguratzen zirenean Mälaren aintziran kkaturik zituzten balizak pizten zituzten eta muinoetara egiten zuten alde. Hortik dator udalaren armarria.
2008an udalerria bitan banatzeko erreferenduma egin zen baina ez zen egitasmoa aurrera atera.
Banaketa administratiboaAldatu
Udalerriak zazpi barruti ditu.
- Sjödalen-Fullersta (22.304 bizt.)
- Stuvsta-Snättringe (15.847 bizt.)
- Flemingsberg (14.924 bizt.)
- Skogås (13.783 bizt.)
- Segeltorp (11.870 bizt.)
- Vårby (10.115 bizt.)
- Trångsund (9.912 bizt.)
KirolakAldatu
Izotz-hockeyak indar handia dauka. Huddinge IK taldea da bertakoa eta lehen mailan ari ez den arren nazioarteko txapelketetan ari diren jokalariak eman ditu, hala nola, Michael Nylander, Mattias Norström eta Kent Johansson.
IruditegiaAldatu
Hiri senidetuakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Suedieraz) Huddingeko udalerriaren webgunea