Charles Hubert Hastings Parry
Charles Hubert Hastings Parry (Bournemouth, Hampshire, 1848 otsailaren 27a - Rustington, Sussex, 1918ko urriaren 7a) ingeles musikagile eta musikologoa izan zen. Oxforden, Stuttgarten eta Londresen egin zituen ikasketak. 1883an Oxfordeko Unibertsitateko koru-zuzendaria izan zen, eta 1900-1908 urteetan musika-irakaslea. 1894. urtean Royal College of Music erakundeko zuzendaria izan zen. Parryren musikak, haren irakaspenek eta idatziek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasierako Ingalaterrako musikan, bereziki Ch. V. Stanford eta E. Elgar musikagileengan. Lan aipagarriak ditu: Prometeus Unbound (1880), korurako; Blest Pair of Sirens (1887) orkestrarako eta korurako; Judith (1888), Job (1892), eta Saul errege (1894) oratorioak. Sinfoniak, moteteak, abestiak eta organorako musika ere idatzi zuen. Musikari buruz idatzitako liburuak: Studies of Great Composers (1886, Musikagile ospetsuei buruzko azterlanak); The Evolution of the Art of Music (1896, Musika antzearen aurrerabidea); Johann Sebastian Bach: the Story of the Development of a Great Personality (1909); eta Style in Musical Art (1911, Estiloa musikan).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Hubert Hastings Parry |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.