Hoya de Buñol
La Hoya de Buñol Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Chiva/Xiva hiriburua duena. Espainieraz batzuetan Hoya de Buñol-Chiva edo Hoya de Chiva-Buñol izenak ere ematen zaizkio, herri nagusi bien izenak islatzearren. Katalanez antzekoa gertatzen da: ohiko izena la Foia de Bunyol bada ere, la Foia de Bunyol-Xiva ere baliatzen da[1]. Tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko espainiera da.
Hoya de Buñol | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Chiva |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°27′50″N 0°50′50″W / 39.4638°N 0.8473°W |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Mugakideak | Camp de Túria, Canal de Navarrés, Horta Oest, Requena-Utiel, Ribera Alta, Serranos, Valle de Cofrentes eta Horta Sud (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 45.090 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Geografia
aldatuIparraldean Serranos eta Camp de Túria ditu, ekialdean Horta Oest eta Ribera Alta, hegoaldean Canal de Navarrés eta Valle de Cofrentes eta mendebaldean Requena-Utiel.
Eskualdeak 9 udalerri ditu, 817,30 km²ko azalera du eta 2005ean 37.061 biztanle zituen.
Udalerriak
aldatuUdalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Alborache/Alboraig | 1.038 | 27,30 | 38,02 |
Buñol/Bunyol | 9.955 | 118,40 | 86,47 |
Cheste/Xest | 7.872 | 71,40 | 110,25 |
Chiva/Xiva | 14.167 | 178,70 | 79,27 |
Dos Aguas/Dosaigües | 439 | 121,50 | 3,61 |
Godelleta | 3.038 | 37,50 | 81,01 |
Macastre | 1.299 | 37,70 | 34,45 |
Siete Aguas/Setaigües | 1.349 | 110,60 | 12,19 |
Yátova/Iàtova | 2.123 | 118,20 | 17,66 |
Eskualde historiko-naturalak
aldatuEgun erabiltzen den eskualdea zenbait errealitate historiko-geografikotan bana daiteke:
- Hoya de Buñol zehatza: Alborache, Buñol, Macastre, Siete Aguas eta Yátova.
- Chivako ibarra: Cheste, Chiva eta Godelleta.
- Dos Aguas arrazoi ekonomikoengatik sartu zuten Hoyan; berez eskualde naturala eratzen du Cortes de Pallás (Valle de Cofrentes), Millares (Canal de Navarrés) eta Tous (Ribera Alta) udalerriekin batera. Eskualde honi geografo batzuek les Goles del Xúquer edo las Gargantas del Júcar deitzen diote.
Emili Beüten 1934ko eskualde naturalen banaketan egungo osaerarekin agertu zen salbuespen bakarrarekin, orduan Dos Aguas Canal de Navarrésen sartu baitzuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bloc de la Foia de Bunyol-Xiva izeneko bloga.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Hoya de Buñol País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
- (Gaztelaniaz) Eskualdeko ataria.