Requena-Utiel

Requena-Utiel edo La Plana d'Utiel-Requena (espainieraz eta valentzieraz gehien erabiltzen diren izenak) Valentziako Erkidegoko eskualdea da; eskualdea osatzen duten herri gehienak historikoki gaztelarrak izan dira. Iparraldean eta mendebaldean Gaztela-Mantxa du, ipar-ekialdean Serranos, ekialdean Hoya de Buñol eta hegoaldean Valle de Cofrentes.

Requena-Utiel
 Espainia
Vistas desde la Torre de telegrafía óptica de la Atalaya hacia el norte.jpg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Hiriburua Utiel
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 39° 29′ 26″ N, 1° 12′ 48″ W / 39.4906°N,1.2133°W / 39.4906; -1.2133Koordenatuak: 39° 29′ 26″ N, 1° 12′ 48″ W / 39.4906°N,1.2133°W / 39.4906; -1.2133
Mapa de Requena-Utiel.svg
Azalera 1.725,9 km²
Mugakideak Camp de Túria, Hoya de Buñol, Serranos eta Valle de Cofrentes
Demografia
Hizkuntza ofiziala gaztelania

Eskualdeak 9 udalerri ditu, 1.725,90 km²ko azalera du eta 2007an 39.386 biztanle zituen. Hiriburu tradizionala, eskualdearen erdialdean kokatua Utiel da baina azken hamarkadetan Requenak hartu dio aurrea biztanlerian eta hiriburutzat jotzen da. Horren ondorioz bikoiztasun honetan oinarritutako hainbat izen ematen zaio eskualdeari: espainieraz Requena-Utiel eta Utiel-Requena (geografikoki Plana de Utiel, Meseta de Requena...), valentzieraz Plana d'Utiel, Plana d'Utiel-Requena eta Plana de Requena-Utiel.

UdalerriakAldatu

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Camporrobles 1.299 89,50 15,69
Caudete de las Fuentes 919 34,60 22,34
Chera 619 71,60 9,27
Fuenterrobles 792 49,50 14,76
Requena 21.278 814,20 25,10
Sinarcas 1.297 102,50 11,71
Utiel 12.449 236,90 52,55
Venta del Moro 1.526 272,60 5,33
Villargordo del Cabriel 692 54,50 12,18

Hizkuntza eta historiaAldatu

Valentziako Erkidegoan eskualde honek aparteko berezitasunak ditu. Hizkuntza aldetik tokiko hizkuntza valentziera ez den gainontzeko eskualde gehienekiko desberdintasuna aragoieraren eragin falta da, historiaren isla den ezaugarria: gaur egungo Requena-Utielen biltzen diren herri gehienak Gaztelako Erresumakoak izan ziren eta administrazioz ere Gaztelan (Gaztela Berrian, Cuencako probintzian hain zuzen) egon ziren 1851 arte.

Bi salbuespen daude: Sinarcas eta Chera, valentzierazko hiztunak izan gabe, historikoki Valentziako Erresuman egon ziren, ez Gaztelan eta Serranos eskualdearekin harreman estuak izan dituzte. Beste zazpi udalerriak Cuencako probintziatik Valentziakora pasatzea 1833ko Espainiaren banaketa administratiboari eginiko aldaketa handiena izan da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.