Ribera Alta (Valentzia)

La Ribera Alta Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Hoya de Buñol, Horta Oest eta Horta Sud ditu, ekialdean Ribera Baixa, hegoaldean Costera eta mendebaldean Canal de Navarrés.

Ribera Alta (Valentzia)
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Hiriburua Alzira
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 39° 12′ 09″ N, 0° 32′ 33″ W / 39.202461°N,0.542447°W / 39.202461; -0.542447Koordenatuak: 39° 12′ 09″ N, 0° 32′ 33″ W / 39.202461°N,0.542447°W / 39.202461; -0.542447
Mapa de la Ribera Alta.png
Azalera 1.011,5 km²
Mugakideak Canal de Navarrés, Costera, Hoya de Buñol, Horta Oest, Horta Sud, Ribera Baixa, Safor eta Q60675615 Itzuli
Demografia
Hizkuntza ofiziala katalan
Artikulu hau Valentziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ribera Alta».

Eskualdeak 35 udalerri ditu, 1.022,30 km²ko azalera du eta 2007an 223.467 biztanle zituen. Hiriburua Alzira da; hiri honek Algemesí eta Carcaixentekin batera 100.000 biztanletik gertu dagoen metropoli eremua osatzen du.

UdalerriakAldatu

Udalerriak Biztanleria Azalera Dentsitatea
Alberic 10.330 27,0 382,59
Alcàntera de Xúquer 1.397 3,4 410,88
l'Alcúdia 11.105 23,7 468,56
Alfarb 1.423 20,6 69,07
Algemesí 27.272 41,5 657,15
Alginet 12.605 24,1 523,02
Alzira 44.892 110,4 389,83
Antella 1.526 17,6 86,70
Beneixida 670 3,2 209,37
Benifaió 12.204 20,1 607,16
Benimodo 2.141 12,5 171,28
Benimuslem 605 4,2 144,04
Carcaixent 21.695 59,2 366,46
Càrcer 2.095 7,6 275,65
Carlet 15.189 45,6 333,09
Castelló de la Ribera 7.493 20,3 369,11
Catadau 2.619 35,5 77,77
Cotes 373 6,0 62,16
l'Ènova 1.011 7,7 131,28
Gavarda 1.171 7,8 150,12
Guadassuar 5.943 35,3 168,35
Llombai 2.600 55,6 46,76
Manuel 2.570 6,0 428,33
Massalavés 1.652 7,5 220,26
Montroi 2.500 31,4 79,61
Montserrat 5.452 45,6 119,56
la Pobla Llarga 4.420 10,1 437,62
Rafelguaraf 2.453 16,3 150,49
Real 2.150 18,3 117,48
Sant Joanet 413 1,9 217,36
Sellent 454 14,0 32,42
Senyera 1.141 2,0 570,50
Sumacàrcer 1.296 20,1 64,47
Torís 6.053 80,5 75,19
Tous 1.152 127,5 9,03

Hizkuntza eta historiaAldatu

Eskualde osoko tokiko hizkuntza katalana da Tousen izan ezik.

Gaur egun ezagutzen den bezala, eskualdeak Vall dels Alcalans (Alfarb, Catadau, Llombai, Montroi, Montserrat, Montserrat eta Torís) azpieskualde historikoa ere hartzen du bere barnean, baita Tous eta Castelló de la Ribera ere, bi hauek Ribera Alta eskualde historikoan ez zeuden arren.

Aldi berean eskualde historiko honetan zeuden bi udalerri gaur egungo eskualdetik kanpo geratu ziren: Albalat de la Ribera (Ribera Baixan sartua) eta Estubeny (Costeran).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.