Hotel Rwanda
Hotel Rwanda (euskaraz: «Ruanda Hotela») 2004ko Terry George irlandar zinema zuzendari eta ekoizlearen drama-historia filma bat da. 1994ko Ruandako genozidioan jazotakoak kontatzen ditu. Don Cheadle, Sophie Okonedo, Joaquin Phoenix eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Don Cheadle), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sophie Okonedo) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Terry George eta Keir Pearson).
Sinopsia
aldatu1994ko Ruandako genozidioa. Hutu eta tutsi etnien arteko liskarrek Ruandako presidentearen hilketa dakarte, bai eta kale istiluak, eta azkenik, tutsien sarraskia ere. Paul Rusesabagina (Don Cheadle) hutua da eta Kigali hiriburuko Hôtel des Mille Collines hoteleko zuzendaria da, istiluak hastean ihesi doazenak salbu jan daitezen babesgune egokiena bere hotela dela erabakiko du. Bertara bere familiaz gain, bere auzokide tutsiak ere eramango ditu.
Aktoreak
aldatu- Don Cheadle: Paul Rusesabagina
- Sophie Okonedo: Tatiana Rusesabagina
- Nick Nolte: Oliver kolonela (Roméo Dallaire kolonelan oinarritua)
- Joaquin Phoenix: Jack Daglish
- Fana Mokoena: Augustin Bizimungu jenerala
- Cara Seymour: Pat Archer
- Jean Reno: Tillens jauna, Sabena Airlines hegazkin konpainiako presidentea
- Tony Kgoroge: Gregoire
- Desmond Dube: Dube
- Hakeem Kae-Kazim: Georges Rutaganda
- Leleti Khumalo: Fedens
Kanpo estekak
aldatu- Hotel Rwanda filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)