Hostore

ore harro
Hostopil» orritik birbideratua)

Hostorea, irin eta gurinez edo bestelako koipe batez (olio, txerri gantz, etab.) eginiko orea da, labean egitean elkarren gainean jarritako hosto-modukoak osatzen dituena[1]. Oro har, hostorez egindako opila hostopila deitzen da.

Hostore
hosto ore eta pastel-ore
Osagaiakgurina, urra eta irina
Historia
JatorriaFrantzia

Hostore hitz hori neologismoa da euskaraz, hosto + ore (masa) berbekin berriki sortutako hitza da. Espainolez eta frantsesezkoek  ere orria (hoja, feuille) dute osagai, ondo egindako hostoreak orriz orriko egitura agertu behar duelako, harro-harroa, arina, kraskatsua, lurrintsua, goxoa…  Gutizia, hitz batean.[2]

Osagaiak

aldatu

Gurin edo txerri gantzez, irinez, gatzez eta urez osaturiko ore hau jatorri arabiarrekoa da. Gozogintzako (eta sukaldaritzako) funtsezko oreetako bat izanik, hainbatetan tolestuz gero, labean sartutakoan, hostotan bereizi eta harro-harro geratzea du erakargarri nagusia.

Errezeta

aldatu

Hori erdiesteko, lehendabizi irina, ura eta gatza nahasi eta ore hori hedatuko da; horren gainean koipea zabaldu eta hainbatetan tolestuko da. Hori errepikatuz, baliatu dugun gurinak inpermeabilizatutako lama mehe-meheak osatu eta hauen tarteetan bildurik geratuko da egosaldiak eragiten duen lurruna.

 
Baklava hostorezko opil barrubetea

Geruza kopurua

aldatu

Hona hostorearen geruza kopurua kalkulatzeko formula:

Hosto kopurua = (tolesturak + 1)  * tolestura kopurua.

Adibidez: egin bi tolestura (tolestu hirutan) eta errepikatu lau aldiz: (2 + 1)4 = 81. Hostopilak 81 hosto izango ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Hostore. .
  2. Agirre, Edorta. (2002). Almanaka 2003 : ase eta gose. Pamiela ISBN 8478213619. PMC 863184177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).

Kanpo estekak

aldatu