Hostel (2005eko filma)
Hostel (euskaraz Hostala), 2005eko Eli Roth estatubatuarrak zuzendutako slasher film bat da. Jay Hernandez, Derek Richardson, Eyþór Guðjónsson, Barbara Nedeljáková eta Rick Hoffman aktoreek antzeztu zuten.
Hostel: Part II (2007) eta Hostel: Part III (2011) jarraipenak izan zituen.
ArgumentuaAldatu
Paxton (Jay Hernandez) eta Josh (Derek Richardson) estatubatuar unibertsitate ikasleak Europan barna motxilero gisa bidaiatzen ari dira, eta bidean Oli (Eythor Gudjonsson) islandiar gaztea elkartuko zaie. Amsterdam hirian Alexei (Ľubomir Bukový) izeneko tipo bat ezagutu eta gazteak Bartzelonara joan aurretik Eslovakiako hostal batera joateko konbetzituko ditu, bertan sekulako neska gazte ederrak omen daudela esanaz. Eslovakiarako tren bidaian zehar Natalya (Barbara Nedeljáková) eta Svetlana (Jana Kaderábková) neska gazte eder erakargarriak ezagutuko dituzte, haiekin neskatan egin eta hostal ilun eta beldurgarri batean amaituko dute.
AktoreakAldatu
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Jay Hernandez | Paxton |
Derek Richardson | Josh |
Eythor Gudjonsson | Óli |
Jan Vlasák | Herbeherear exekutiboa |
Barbara Nedeljáková | Natalya |
Jana Kaderábková | Svetlana |
Jennifer Lim | Kana |
Keiko Seiko | Yuki |
Ľubomir Bukový | Alexei |
Jana Havlíčková | Vala |
Rick Hoffman | Estatubatuar bezeroa |
Petr Janis | Johan, alemaniar zirujaua |
Takashi Miike | Miike Takashi |
Patrik Zigo | Taldeburua |
Milda Jedi Havlas | Bulegolaria |
Miroslav Táborský | Polizia ofiziala |
Kanpo loturakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)