Homer Simpson
Homer Jay Simpson, Simpsondarrak telebista sailoko pertsonaia nagusietako bat da.
Homer Jay Simpson | |
---|---|
Simpsondarrak | |
![]() Homer Simpson | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Matt Groening |
Agertzen da |
ikusi
|
Interpretatzailea |
ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Springfield |
Sexua edo generoa | Mutila |
Espeziea | Gizona |
Pisua | 240 lb |
Datu pertsonalak | |
Lanbidea | Springfieldko Zentral Nuklearraren teknikoa |
Senideak |
Abraham Simpson (aita) Mona Simpson (ama) Herb Powell (anaiordea) Abbie Simpson (nebaordea) |
Seme-alabak | Bart Simpson, Lisa Simpson, Maggie Simpson |
Adiskideak | Moe Szyslak, Barney Gumble, Lenny Leonard, Carl Carlson |
Etsaiak | Patty eta Selma, Montgomery Burns |
DeskribapenaAldatu
Homerrek Simpson familiako begirunerik gabeko aita arduragabearena egiten du. Homer eta bere familia Springfielden bizi dira eta Homer-ek Sprinfieldeko Zentral Nuklearreko segurtasun arduradun bezala egiten du lan 7-G sektorean.
ZaletasunakAldatu
Telebista ikusten etzanda egon, janaria (batez ere erroskillak eta haragia) eta garagardoa edatea dira bere zaletasunak. Gehienetan, Duff markako garagardoa edaten du. Horrez gain alfer galanta da, bere lanpostuan lo-kuluxkak egiten ditu, batzuetan Springfieldeko segurtasuna kolokan jarriz.
Sarritan Moeren Tabernara joaten da mozkortzera. Moe Szyslak, Carl Carlson, Lenny Leonard eta Barney Gumble bere lagun minak dira.
Homerren adierazpenakAldatu
- D'oh! (gauzak gaizki ateratzen zaizkionean)
- Mmmm... (gustuko duen jaki edo edari batean pentsatzen duenean)
- Yujuuu! (gauzak ongi ateratzen zaizkionean)