Mona Simpson

estatubatuar idazlea


Mona Schieble Jandali, ezaguna Mona Simpson izenez (Green Bay, Wisconsin; 1957ko ekainaren 14a) estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea da.[1][2][3][4][5]

Mona Simpson

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMona Jandali
JaiotzaGreen Bay (Wisconsin)1957ko ekainaren 14a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaAbdulfattah Jandali
AmaJoanne Carole Schieble Simpson
Ezkontidea(k)Richard Appel (en) Itzuli  (1993 -  2012)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1979) Artean graduatu : creative writing (en) Itzuli
Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua
Columbia Unibertsitatea 1983) Master of Fine Arts (en) Itzuli : idazketa
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, eleberrigilea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera
eleberri laburra
monasimpson.com
IMDB: nm0801130 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Steve Jobsen arreba biologiko gaztea—Appleren sortzaileetako bat—, eta heldua zela ezagutu zuen. Joanne Carole Schieble Simpson estatubatuarraren eta Abdulfattah «John» Jandali siriar zientzia politikoetako irakaslearen alaba, Mona Kaliforniako Unibertsitatera joan zen Berkeleyn, eta 1979an graduatu zen. Paris Review-en eta Cosmopolitan-en lan egin zuen.

Idazle ibilbidea

aldatu

Bere lehen eleberria, Anywhere but here, idatzi zuen, Columbiako Unibertsitatean graduondoko bat egiten zuen bitartean. Liburu hori, ama baten eta haren alabaren arteko harreman iskanbilatsua kontatzen du, 1986an atera zen eta supersalmenta bihurtu zen. Gero The lost father eta A regular guy agertu ziren. Azken hori bere neba biologiko ezagunaren erretratua da, Steve Jobs, Appleren sortzaileetako bat. Monaren gurasoek adopzioan eman zuten, ezkondu gabe zeudela.[6] Alan Deutschman-ek The second coming of Steve Jobs-en hauxe esan zuen:

«Monak bere esperientzia pertsonalak ustiatu zituen bere fikzio edukietan, eta, ama zorrotz batekin eta ez zegoen aita batekin haztearen inguruko kulpa emozionalei buruzko liburuak argitaratu ondoren, ez zen harritzekoa bere nebaz idaztea»

Simpsondek antologiak eta saiakuntza-bildumak argitaratu ditu.

Bizitza pertsonala

aldatu

Santa Monikan (Kalifornia) bizi da Richard Appel senarrarekin eta Gabriel eta Grace seme-alabekin.

  • Anywhere But Here (1986)
  • The Lost Father (1992)
  • A Regular Guy (1996)
  • Off Keck Road (2000)
  • My Hollywood (2010)

Sariak

aldatu
  • Whiting Prize (1986)
  • Hodder beka (1987, Princetongo Unibertsitatea)
  • Guggenheim beka (1988)
  • Lila Wallace Readers Digest-en beka (1995)
  • Chicago Tribune Heartland Prize 2001
  • 2001eko Faulkner Sariaren finalista[7]
  • American Academy of Arts and Letters 2008ko Literatura Saria[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Robinson, Emily. (2020-01-17). «Mona Simpson – Age, Bio, Personal Life, Family & Stats» CelebsAges (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  2. (Ingelesez) https://www.latimes.com/people/mary-mcnamara. (2023-03-17). «The one thing L.A. novelist Mona Simpson does — and how she does it so well» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  3. (Ingelesez) Simpson, Mona. (2014-04-10). «How Mona Simpson began her writer's life at an ice cream shop» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  4. «Mona Simpson» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  5. (Ingelesez) Review, The Paris. (2020-01-22). «Announcing Our New Publisher, Mona Simpson» The Paris Review (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  6. Steve Lohr. Creating Jobs, The New York Times, 12.01.1997; acceso 11.01.2015
  7. GRANTA: Mona Simpson
  8. Mona Simpson:About

Kanpo estekak

aldatu