Gidari edo –automobilenak bakarrik– autozain ibilgailu motordun batean, bereziki automobil eta autobusetan, beste pertsona batzuk garraiatzen dituen langilea da.

Japoniar autozain bat.

Hegoaldean gidariei herri-mailan txofer esaten zaie,[1] eta Iparraldean lagunartean xofur.[2] Izenok frantsesezko chauffeur hitzetik datoz, antzinako autoak abian jartzeko aurrez berotu (frantsesez: chauffer) behar baitziren; egunaren hasieran motorraren beroketa lan hori egiten zutenetatik pilotu eta gidariengana hedatu zen izena.

Kamioi- eta taxi-gidariei, hurrenez hurren, kamioilari eta taxilari ere deitzen zaie.

Erreferentziak aldatu

  1. «txofer» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  2. «chauffeur | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.