Hohenzollernbrücke Alemaniako Kolonia hiriko zubia da, 688 metroz Rhin ibaia zeharkatzen duena. Hiriko ospetsuena da, eta baita herrialde osoko ezagunenetakoa ere. Alboan Koloniako katedrala dauka. Köln Hauptbahnhof eta Köln Messe/Deutz tren geltokiak lotzen ditu, eta batez beste 1.220 tren igarotzen dira bertatik egunean[1].

Hohenzollernbrücke
Hohenzollernbrücke
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaKolonia
Hanseatic cityKolonia
Koloniako barrutiaCologne-Innenstadt
Koloniako auzoaAltstadt-Nord
Koordenatuak50°56′29″N 6°57′56″E / 50.9414°N 6.9656°E / 50.9414; 6.9656
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1907ko ekaina
Building implosion 1945
Inaugurazioa1911ko maiatza
JabeaDeutsche Bundesbahn (en) Itzuli
Izenaren jatorriaHohenzollern dinastia
Arkitektura
ArkitektoaFranz Schwechten (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaFriedrich Dircksen (en) Itzuli
Fritz Beermann (en) Itzuli
Materiala(k)hormigoia eta altzairua
EstiloaNeorromanikoa
Dimentsioak29,5 (zabalera) × 409,19 (luzera) × 167,75 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duRhin
Eramaten duSieg Railway (en) Itzuli, Cologne–Duisburg railway (en) Itzuli eta West Rhine Railway (en) Itzuli
Zubibegiak2
Ondarea

Historia aldatu

1907-1911 bitartean eraiki zen, aurretik leku berean zegoen Dombrücke zubia eraitsi ondoren. Elkarren alboko hiru zatiz osaturik zegoen, eta lau trenbide eta errepide bat hartzen zituen. Bigarren Mundu Gerrako bonbardekek kalte arinak baino eragin ez bazioten ere, 1945eko martxoaren 6an Wehrmachtek suntsitu zuen, aliatuen iritsiera oztopatzeko. Gerra ostean berreraikia izan zen; 1948an ireki zen oinezkoentzat, eta 1959an amaitu ziren lanak[1]. Zubi zaharraren sarbideak eta dorreak, ordea, eraitsiak izan ziren. 1987an zaharberritu zen. Gaur egun, sei trenbide eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobideak ditu, baina errepiderik ez[2].

 
Zubiaren ikuspegi panoramikoa

Maiteminduen ohitura aldatu

Erromako Milvio zubian bezala, 2008. urtetik aurrera maitemindu bikoteek zubiaren hesian giltzarrapoak zintzilikatzeko ohitura dute zubi honetan ere; milaka eta milaka giltzarrapo hauek ikusgai daude zubia igarotzen duen edozein oinezkoentzat.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Köln droht Bahnchaos, spiegel.de
  2. Hohenzollernbrücke, stadt-koeln.de

Kanpo estekak aldatu