Koloniako katedrala (alemanez: Kölner Dom, ofizialki Hohe Domkirche Sankt Petrus, euskaraz: «Done Petri Goi Eliza-katedrala») Alemaniako Kolonia hiriko eliza katolikoa eta Koloniako artxidiozesiko katedrala da. Hiriaren erdialdean dago, Rhin ibaiaren ertzetik 250 metrora. XIII. mendean hasi zen eraikuntza, estilo gotikoan, eta XIX. mendean amaitu, estilo neogotikoan. 157 metroko garaiera dauka, eta munduko eraikinik garaiena izan zen 1884an Washington monumentua amaitu zen arte. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1996an[1].

Koloniako katedrala
Hohe Domkirche St. Petrus
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaKolonia
Hanseatic cityKolonia
Koloniako barrutiaCologne-Innenstadt
Koloniako auzoaAltstadt-Nord
Koordenatuak50°56′29″N 6°57′30″E / 50.9414°N 6.9583°E / 50.9414; 6.9583
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2004 - 2006
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2008
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaKoloniako artxidiozesia
IzenaPetri
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arte gotikoa
Dimentsioak86,25 (zabalera) × 144,5 (luzera) m
kanpandorre: 157 (altuera) m
Azalera258 ha
Ordezkatzen duHildebold-Dom (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia292bis eta 292
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1996 (XX. bilkura)
911
Bisitariak urtean5.000.000
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Lurzoruaren azpian erromatar eta karolingiar aztarnak topatu dira. Egungo katedralaren lehen proiektuak lehenago egin baziren ere, 1248 arte ez ziren hasi eraikuntza lanak eta, hasiera-hasieratik, frantses gotikoa garatzea eta gainditzea izan zuten xede. Gogoangarria da, esate baterako, mendebaldeko fatxadaren proiektua: 1300 inguruan marraztutako lau metro altu baino gehiagoko pergamino bat da, zeinetan mendebaldeko fatxadaren proiektua xehetasun guztiz islatua agertzen den[2].

Nolanahi ere, katedrala ez zen Erdi Aroan amaitu, baina ez teknikaren edo artearen arloan soluziorik ez zutelako, baizik eta dirurik ez zegoelako. Hori zela-eta, eraikuntza lanak 1510ean eten ziren. 1560an katedralaren kabildoak behin-betiko utzi zion diru laguntzak biltzeari. Ordutik aurrera, eta mendeetan zehar, amaitutako zatia erlijio eginkizunetarako erabili zen. XIX. mendean, Frederiko Gilen IV.a Prusiakoak gogoz bultzatu zituen katedralaren eraikuntza lanak. 1842ko irailaren 4an ezarri zen eraberritze lanen lehen harria, eta 1880ko urriaren 15ean inauguratu zen.

Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetan kalte handiak jasan zituen, gangetan eta ipar-mendebaldeko dorrean batez ere, baina Erdi Aroko artelanak gorde ahal izan ziren. Gerra ostean berreraikitzeari ekin zitzaion, eta lan nagusiak 1956an amaitu ziren[3]. Beti ere, eraikina etengabeko eraberritze lanetan murgildurik dago, airearen kutsadurak eta usoek kalte egiten baitiote harriari. Eraikuntzan hiru harri mota erabili ziren, eta horietako bat da gehien hondatzen dena. Beste harri mota bat, berriz, belztu egiten da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu