Hirugarren Siriar Gerra

Zele-Siria, Siriar Gerra bortitzen borroka lekua.

Hirugarren Siriar Gerra, Seleuzidar Inperioa eta Egiptoren artean, Zele-Siriaren jabetzagatik, K.a. III. mendea eta K.a. II. mende artean gertatu ziren sei gatazketatik hirugarrena izan zen. Gatazka hauek, K.a. 274 eta K.a. 168 bitartean gertatu ziren. Gatazka hauek, gainera, bi nazioak, gainbehera hastera eraman zituen, Erroma eta Partiaren mende erortzeko.

AurrekariakAldatu

Ptolomeo II.aren alaba zen Berenize Sirarekin ezkontzea onartu zuenean, Antioko II.a Theosek, Laodize I.a baino gazteagoa eta ez hain bizia zen emakume batez gain, baliabide berriak eta Egiptorekin aliantza bilatzen zuen. Seleuzidarrek, bakearen beharra zuten, geratzen zitzaien ondarea mantentzeko, baina ez zuten lortu. Antiokoren ezkontza diplomatikoak, berehalako ondorio bezala, herrialdea gerra berri batean sartzea izan zuen, aurrekoak baino are kaltegarriagoa.

Ptolomeo II.a K.a. 246an hil zen, eta Antioko, handik zazpi hilabete ingurura. Hil zenean, errege bezala, Seleuko II.a Kalinikoa izendatua izan zen, Laodizerekin izan zuen semea, alegia, Berenize eta honekin izan zuen semea, Laodizeren esku hil ziren bitartean, baina ez Ptolomeo III.ari laguntza eskatu aurretik.

GerraAldatu

Ptolomeo III.ak, berehala bidali zuen flota bat, Siria eta Antiokia hartu zituena. Ondoren, egiptoar armadak Zilizia inbaditu zuen, Seleukok Asia Txikia domeinatzea eragozteko. Ptolomeo, pertsonalki agertu zen Sirian, Taurus mendien hegoaldetik Eufrates ibairainoko guztia domeinatuz. Hala ere, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Egiptora itzuli zen, konkistak sendotu gabe.

Seleukok erreakzionatu egin zuen, Mitridates II.a Pontokoarekin ezkon aliantza bat lortuz, eta Siriaren birkonkistan eta flota berri baten eraikuntzan murgildu ahal izan zen. Birkonkista, azkarra izan zen, Antigono II.a Gonatasen laguntzari esker, Egipto garaitu zuena Androseko itsas guduan.

K.a. 241ean, bakea sinatu zen, Ptolomeorentzat txarra ez zena izan, Egeo Itsasoan baseak mantendu ahal izan baitzituen: Efeso, Mileto, Samos, Karia, Lizia eta Ziliziako zatiak, Fenizia eta Seleuzia Pieriaz gain Siria iparraldean.


Aurrekoa
Bigarren Siriar Gerra
Egipto eta Seleuzidar Inperioaren arteko K.a. III. eta II. mendeko gatazkak (Siriar Gerrak)
K.a. III. mendea
Ondorengoa
Laugarren Siriar Gerra

Kanpo estekakAldatu