Hiromi Uehara

japoniar jazz konpositorea eta piano-jotzailea

Hiromi Uehara, japonieraz 上原ひろみ (Hamamatsu, Shizuoka, Japonia, 1979ko martxoaren 26a) jazz konpositorea eta piano-jotzailea da. Teknika bertutetsua erabiltzen du, eta energiaz betetako emanaldiak eskaintzen ditu, bere konposizioetan hainbat genero nahasten ditu: jazza, rock progresiboa, musika klasikoa eta fusio-musika.[1]

Hiromi Uehara

Bizitza
JaiotzaHamamatsu1979ko martxoaren 26a (45 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Ezkontidea(k)Mihara Yasuhiro (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHamamatsu Kita High School (en) Itzuli
Berklee College of Music
Hōsei Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
KidetzaHiromi’s Sonicbloom
Genero artistikoajazza
jazz fusion (en) Itzuli
post-bop (en) Itzuli
Bebopa
contemporary jazz (en) Itzuli
jazz rock (en) Itzuli
avant-garde jazz (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaTelarc International Corporation (en) Itzuli

hiromiuehara.com
IMDB: nm3109216 Allmovie: p629399
Facebook: HiromiFan Twitter: hiromispark Instagram: hiromimusic MySpace: hiromimusic Youtube: UCMvNj-EdziRVn5BIwJV6iZg Spotify: 7DeuppKQdCVhuWrzzCBBpc iTunes: 268495088 Last fm: Hiromi+Uehara Musicbrainz: 8472f0ce-c57d-46f2-93db-d4a6f6e6473a Songkick: 130525 Discogs: 727207 Allmusic: mn0000681376 Deezer: 15354 Edit the value on Wikidata

2024ko uztailaren 4an Getxo Jazz Jaialdiaren 47. edizioan parte hartuko du Sonicwonder bandarekin.[2]

Biografia

aldatu
 
Hiromi Uehara, Jazz na Starowce, 2013

Hiromi musika klasikoa ikasten hasi zen sei urte zituela. Zortzi zituenean, Noriko Hakita piano-irakasleak jazzaren munduan sartu zuen. Hamalau urte zituela Txekiar Orkestra Filarmonikoarekin jo zuen. Hamazazpi urterekin Chick Corea ezagutu zuen kasualitatez Tokion, eta hurrengo egunean zuen kontzertura gonbidatu zuen. Japoniako Nissan bezalako konpainientzat jingle-konpositore gisa urte batzuetan lan egin ondoren, Bostongo Berklee College of Music-en (Massachusetts) sartu zen.[3] Han, Ahmad Jamalek hezi zuen, eta, graduazioa amaitu aurretik, Telarc jazz diskoetxearekin kontratu bat sinatuta zuen.

2003an estreinaldia izan zuenetik, Hiromik bira ugari egin ditu munduko bazter guztietan, eta jazz-jaialdi ugaritan agertu da.

Hiromiren hirukotea

aldatu

Hiromiren hirukotea, hasieran, Mitch Cohn baxu-jotzailea eta Dave DiPadron bateria-jotzaileak osatu zuen. 2004an, Brain izeneko bigarren albuma grabatu zuen Tony Grey baxu-jotzailearekin (Berkleeren lankide ohia) eta Martin Valihora bateria-jotzailearekin.

 
Hiromi's Sonicbloom, 2007.06.30

Hiromi's Sonicbloom

aldatu

2006ko urriaren 19an, hirukoteak David Fiuczynski gehitu zion bere taldeari Jazz Factoryn (Louisville, Kentucky).

Orduz geroztik, Time Control eta Beyond Standard azken bi albumetan agertu da haiekin, eta kontzertuetako biretan ere laguntzen die.

Trio Proiektua

aldatu

The Trio Project da Anthony Jackson baxu-jotzailearekin eta Simon Phillips bateria-jotzailearekin osatutako hirukote berriaren izena, Voice diskoarekin debuta egitn zuena. [4] Disko horretan nabarmentzen da Jackson-en Jazz Fusion planteamendua Phillipsen estilo progresiboarekin konbinatuta. [4]

Hiromi Piano boskotea

aldatu

Hiromik formazioaren erregistroa aldatu zuen hari laukote klasiko bat erabiliz bi biolin, biola eta biolontxeloarekin. Diskoaren estiloa, COVID-19 pandemian ekoitzi eta grabatutakoa, bere aurreko grabazioetatik urrundu zen musika klasikoaren eragin nabarmenarekin, nahiz eta Jazzean jatorri argia duten pasarte eta esaldiak barne.

Tresnak

aldatu

Hiromik Yamaha CFIII-S kola-pianoa jotzen du, Nord Lead 2 eta Clavia Nord Electro 2 73 eta Korg microKORG erabiltzen ditu.[5]

Diskografia

aldatu

Estudio-albumak ("Hiromi's Sonicwonder")

  • Sonicwonderland (2023)

Soinu-bandak ("Hiromi")

  • Blue Giant (2023)

Estudio-albumak ("Hiromi")

  • Another Mind (2003)
  • Brain (2004)
  • Spiral (2005)
  • Place to Be (2009)
  • Spectrum (2019)

Estudio-albumak ("Hiromi's Sonicbloom")

  • Time Control (2007)
  • Beyond Standard (2008)

Estudio albumak ("The Trio Project")

  • Voice (2011)
  • Move (2012)
  • Alive (2014)
  • Spark (2016)

Estudio albumak ("Hiromi The Piano Quintet")

  • Silver Lining Suite (2021)

Zuzeneko albumak

  • Duet (2009) Chick Corearekin Tokyo Blue Note-n zuzenean grabatutako albuma.
  • Live in Montreal (2017) Edmar Castañedarekin batera Montrealeko Jazz Jaialdian grabatutako zuzeneko albuma.

DVDak

  • Hiromi Live in Concert (2009, 2005ean grabatua)
  • Hiromi's Sonicbloom Live in Concert (2007)
  • Solo Live at Blue Note New York (2011)
  • Hiromi: Live In Marciac (2012)

Lankidetzak

  • Jazz in the Garden (2009) Stanley Clarkeren hirukotearekin batera.
  • The Stanley Clarke Band (2010)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu
  • Hiromi Uehara. Japan Olympics Opening Cerimony performance. "Spectrum"[1]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiromi Uehara