Hipokanpo

Hipokanpo (anatomia)» orritik birbideratua)

Hipokanpoa (latinez hippocampus, hau, aldi berean, grezierazko ιππος, hippos = zaldia, eta καμπος, kampos = Kanpe itsas munstroa) gizakiaren eta beste ugaztun batzuen burmuineko egiturarik garrantzitsuenetako bat da.

Hipokanpo
Xehetasunak
Honen partelobulu tenporala
Identifikadoreak
Latinezhippocampus
MeSHeta A08.186.211.200.885.287.500.345 A08.186.211.180.405 eta A08.186.211.200.885.287.500.345
TAA14.1.09.321
FMA275020
Terminologia anatomikoa

Lobulu tenporaleko azaleko materia gris bereko geruzei dagokienez egitura marjinal eta konplexutasun txikiagokoa da. Horregatik, alde batetik sistema linbikoaren eta bestetik arkiazalaren zati da, subikulua eta hortzdun birarekin batera eraketa hipokanpala osatuz. Gainontzeko garun azala bezala, egitura bikoiti bat da, garuneko bi hemisferioetan ispiluko irudiak diren bi erdirekin. Gizakietan zein beste primate batzuetan, hipokanpoa lobulu tenporalaren erdialde edo barnealdearen barnean dago, garun azalaren azpian. Itsas zaldi forma tipikoa da primateetan, baina beste ugaztun batzuetan forma ezberdinak ditu, bananarena esate baterako.

Izena aldatu

 
Hipokanpo baten eta itsas zaldi baten arteko alderaketa (László Seress neurozientzialariak, 1980).

Izena XVI. mendeko anatomista bat izan zen Giulio Cesare Aranziok eman zion, itsas zaldiarekin (Hippocampus generoa) antz handia zuela ikusi zuena.

Kanpo-estekak aldatu