Kortex zerebral

Garun azal» orritik birbideratua)

Kortex zerebrala edota garun-azala[1], garun hemisferioen azalera estaltzen duen nerbio geruza da. Garun azalean pertzepzioa, irudimena, pentsamendua, gogoeta, arrazoiketa eta erabakia gauzatzen dira. Materia grisezko azal fin bat da, normalki 6 geruzez osaturikoa. Azal fin hau oso zirkungaratua dagoenez, 2500 cm²-ko azalera izatera iris daiteke. Azal honek 10.000 milioi neurona eta 50 triloi sinapsi dauzka. Neurona sare hauek makroskopikoki, alegia, begi-bistara, materia gris gisa ikusten dira. Egitura nahiz filogenetika ikuspuntutik azalaren hiru geruza nabarmentzen dira:

  1. Isoazala (edo neoazala), garun bilakaeran agertutako azkena, gogoeta prozesuen arduraduna, hots, garunaren atal kontzientea.
  2. Paleoazala, usaimenaren geruza.
  3. Arkiazala, hipoeremuaren eraketaz osatua, honakoa garunaren atal "animalia" edo senarena da, biziraupena, erreakzio automatikoa eta prozesu fisiologikoetaz arduratzen den atala.
Kortex zerebral
Cerebral Cortex location.jpg
Xehetasunak
Konponenteak insula (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinez pallium eta cortex cerebri
MeSH A08.186.211.200.885.287.500
TA A14.1.09.003
A14.1.09.301
FMA 61830
Terminologia anatomikoa

Filogenetikoki garun azala, nerbio sistema zentralaren beste atal batzuekin parekatuz gero, erlatiboki oraintxu agertu da. Dena den, garun azalean bertan, berriagoak diren eta informazioa prozesatzeko gaitasuna duten atal eraginkorragoak ere nabarmendu daitezke:

  • Neokortexa, Erregistro Sinbolikoaren oinarrizko atala
  • Lobulu tenporala, oinarrizko entzumen geruzan, soinu ezaugarriak atzematen dituzten neuronak dauzka. Mintzaeraren ulermena, oroimena eta ikasketarekin lotura duten neuronak ere badauzka.
  • Lobulu frontalak nagusiki oinarrizko geruza motorra du, honetan gorputzaren giharrak kontrolatzen dituzten neuronak daude. Gorputz atal bakoitzaren arabera antolatua dago.
  • Lobulu parietalean oinarrizko geruza somatosentsoriala du, ukimenarekin lotura duten neuronak dauzka, hau ere gorputz atal bakoitzaren arabera antolatua dago.
  • Lobulu okzipitalak oinarrizko ikusmenaren geruza du, garunaren behealdean dago, eta begi erretinak atzematen duen informazio bisuala prozesatzen du.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2011]

Kanpo estekakAldatu