Hildegard Jäckel
Hildegard Jäckel (Dresden, 1903ko ekainaren 3a – Ibid. 1974ko martxoaren 2a) argazkilari alemaniarra zen.[1]Hiru hamarkada baino gehiagoz, hezkuntzaren, zientziaren, artearen eta kulturaren munduko pertsona ospetsuen erretratuak egin zituen.
Hildegard Jäckel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dresden, 1903ko ekainaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Dresden, 1974ko martxoaren 2a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
RDAko (de) Artista Bisualen Elkartean (Verband Bildender Künstler der DDR) onartua izan zen, 1954an, Rudolf Kempe orkestra-zuzendariaren argazkiak argitaratu ondoren.[2]
Biografia
aldatuHildegard Jäckel Paul Jäckel eskultorearen alaba zen, eta Martha deitzen zen haren ama. Krügerstrasse-n hazi zen, Hertha ahizpa eta Heinz anaiarekin. Argazkilari-ikasketak egin zituen Bruno Wiehr argazkilariarekin, zeinak argazki-denda bat baitzuen Dresdenen, erretratu-estudio eta guzti; publizitate-filmak ere egiten zituen.[1]
Hildegard Jäckelen aita hiltzean, amarekin bizi izan zen, zeinak bere senarraren hilarri-enpresarekin jarraitu baitzuen, Krügerstrasseko familia-etxean. Weißen Hirsch-en (Bautzner Landstrasse 34) gune komertzial bat zuen orduan, 1926-1927 ingurutik 1934ra. Denbora asko igaro gabe, mutil-laguna ere galdu zuen belaontzi-eskola bat hondoratuta. Horren ostean, Hanna Schmidtekin bizi izan zen.[1]
Lanak
aldatuHildegard Jäckel argazkilari garrantzitsua izan zen 1920tik 1950era, eta erretratuaren maisu kontsideratu zen.[3] Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemanian egiten zuen lan. Zuri-beltzeko argazkiak egiten zituen soilik, formatu ertainean. Hezkuntzako, zientziako, arteko eta kulturako pertsona ospetsuen erretratuak -batez ere Dresdenekoak-, estudioan egin zituen hein handi batean, baina, batzuetan, subjektuen eremu pribatu edo profesionalean ere bai, haien inguru ahalik eta benetakoena erakusteko.[1] Richard Straussen erretratu multzo bat egin zuen 1944an, Carl Orff-i argazkia atera zion Municheko bere apartamentuan (1953), Hermann Henselmann-i Berlingo Bauakademie-n, Karl Kröner-i Radebeul-eko bere estudioan pintatzen edo Rudolf Kempe orkestra-zuzendariari. Dresdenen, hauei atera zizkien argazkiak: Bernd Aldenhoff, Wilhelm Hübner, Hans Jüchser, Rudolf Neuhaus, Friedrich Paulus eta Elfride Trötschel. Aktoreen eta abeslarien aurpegien argazkiak egin zituen, baita orkestra-buruen eta ikus-artisten eskuenak ere.[1]
Erretratuez gain, paisaia- eta arkitektura-argazki batzuk egin zituen.
1935 eta 1938 bitartean, tailer bat izan zuen Albertplatz dorrean, Dresdenen. Geroago, Straße 18 II Prager-era joan zen, eta han, besteak beste, Gerhart Hauptmann, Max Planck eta Paul Hoffman-en argazkiak egin zituen. 1943 aldera, ikuspegien bere estudioa Bayreuther Straße 40 III helbidean jarri zuen.[1] 1945eko otsaileko bonbardaketen ondorioz, 1945 aurreko bere lan handiena suntsitu zuten. Soilik gelditu ziren Arno Schellenberg abeslariaren erretratu bat, Gerhart Hauptmannen erretratuen erreprodukzioak, 1944an egindako Richard Straussen erretratu-serieko zortzi erreprodukzio pertsonal, konpositorearen 80 urteak zirela-eta egindakoak, 1940ko Wustrow-eko bainuetxe baltikoko film-zinta zaharrak, eta 1920ko hamarkadako zenbait familia-argazki.[1][4]
Gerraren ondoren, hainbat aldiz aldatu zen helbidez, harik eta, 1958an, Dresdeneko Krügerstrasseko bere haurtzaroko etxean erretiratu zen arte.
Saxoniako Estatuko Liburutegiak 1985ean eskuratu zituen Hildegard Jäckelen artxiboak: gerraosteko bi hamarkada, 1945etik 1967ra erakusten dituzten 20.000 negatibo inguru. Gehienak nitrozelulosazkoak dira, eta autodeskonposizio itzulezinaren arriskupean. Digitalizatu egin ziren segurtasun-kopiak izateko, eta, orain, Dresdeneko Deutsche Fotothek-en bildumetan agertzen dira. Garaikide ezagun eta ezezagunen bilduma ilustratua egin zen bere erretratuetan oinarrituta.[4][5][1]
Erakusketak
aldatu- 2003: Kaffee Wippler, Hildegard Jäckelen argazkiak, jaio zeneko 100. urteurrena zela eta.
Argitalpena
aldatu- Hildegard Jäckel, Gottfried Schmiedel, Bildnis des schafften Künstlers. Ein Direcent bei der Arbeit, Testua eta Rudolf Kempe-ren 24 erretratu, Johannes Brahmsen bigarren sinfoniaren errepikapenean, Leipzigen: Breitkopf & Härtel Musikverlag, 1954, 50 or.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h Deutsche Fotothek. .
- ↑ Jens Bove: Den Kopf gerettet. In: Dresdner Geschichtsbuch 15, Dresden 2010, Hrsg.: Stadtmuseum Dresden, Friedrich Reichert. S. 228
- ↑ Jürgen Frohse: Die Photographin Hildegard Jäckel, in: Elbhangkurier, Juin 1998, p. 8
- ↑ a b Dresden, SLUB. Hildegard Jäckel. .
- ↑ Exemplarische Sicherung deutscher Bildgeschichte 1945–1960 in http://www.kulturstiftung-des-bundes.de