Nitrozelulosa

Zelulosa nitratoa. Kerik gabeko bolboran eta kolodioia eta zeluloidea fabrikatzeko erabiltzen da. Oso sukoia da eta hori dela bide oso murriztu dira bere aplikazioak

Nitrozelulosa kotoi-eran edo paper-ore eran dagoen zelulosaren eta azido nitrikoaren eta azido sulfurikoaren arteko erreakzioaz lortzen den gaia da. Zelulosa nitrato izenez ere ezagutzen da. Kotoiaren antzeko gai solido amorfoa da. Azidoen kontzentrazioa, tenperatura, erreakzio-denborak eta zelulosa eta azidoen arteko proportzioa kontrolatuz, oso gai desberdinak lortzen dira. Nitrogeno-proportzio txikia (%10 edo gutxiago) duen nitrozelulosa laken oinarri gisa erabiltzen da. Kolodioia eta piroxilina ere nitrogeno-proportzio txikia duten nitrozelulosak dira. Nitrogenoaren proportzioa %14 inguruan duten nitrozelulosak lehergai indartsuak dira. Nitrozelulosa-mota guztiak sukoiak dira. Aipatu direnez gainera, suzirien propultsatzaile gisa, inprimerietako tinten oinarri gisa, lehergai indartsuak eta koloideak ekoizteko erabiltzen da, besteak beste.

Nitrozelulosa
Konposizioakarbono, hidrogeno, oxigeno eta Nitrogeno
AurkitzaileaChristian Friedrich Schönbein (en) Itzuli
Motapolimero eta konposatu organiko
Arriskuak
NFPA 704
3
2
3
Identifikatzaileak
CosIng35506

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.