Zuri-beltzeko argazkiak

Zuri-beltzeko argazkiak Arantxa Urretabizkaiak 2014ean argitaratutako liburua da.

Zuri-beltzeko argazkiak
Datuak
Argitaratze-data2014
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaZuri-beltzeko argazkiak
HerrialdeaEuskal Herria
ISBN978-84-7681-863-3

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburu honetan kontatzen denak, 1947an du hasiera eta 1960aren inguruan bukaera. Kontakizunaren osagai nagusia Arantxa Urretabizkaiaren haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi duena. Are gehiago, haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditu kontatu nahi eta ez ditu kontatuko. Beste batzuk, berriz, ahaztu egin zaizkio, garbitu egin ditu memoriak burmuinaren bazterretatik. Azken batean, gauzak geure modura oroitzen ditugu, norberaren burmuinaren gutizien arabera. Horixe da bere asmoa: bere haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkio iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi du nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan[1].


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak aldatu

  1. «Zuri-beltzeko argazkiak»[Betiko hautsitako esteka], Euskarazko Produktuen Katalogoa, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak aldatu