Herero eta nama herrien genozidioa

Herero eta nama herrien genozidioa Alemaniar Inperioko agintari batzuk nahita bultzatutako herero eta nama herrien aurkako sarraski orokorra izan zen. Gaur egungo Namibian baina orduan Alemaniaren menpe zegoen Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrikan gertatu zen. XX. mendeko lehen genozidiotzat hartzen da.

Herero eta nama herrien genozidioa
Motagenozidio : Herero, Nama
matxinada
Denbora-tarte1904 - 1908
KokalekuGerman South-West Africa (en) Itzuli
HelburuHerero eta Nama
ErantzuleImperial Schutztruppe for German South West Africa (en) Itzuli
Lothar von Trotha (en) Itzuli

Gertaera aldatu

1883an, Afrikaren banaketaren garaian, Franz Adolf Eduard Lüderitz kostako zati bat erosi zuen Angra Pequenatik hurbil. Erosketa ez zen era garbi eta zintzoan egin baina hala eta guztiz, Alemaniako gobernuak protektoratua sortu zuen lurralde berri hauetan.[1][2] Denbora aurrera joan eta Alemaniatik etorritako etorkinak lur gehienen jabe egin ziren eta Afrika Alemaniarraren zati bihurtu zuten eskualde izugarri handi bat. Honen ondorioz, ezinegona sortu zen bertako indigenen artean.[3][4]

1904ko urtarrilaren 12an, herero herria Samuel Mahareroren gidaritzapean Alemaniar inperioaren aurkako matxinada bat antolatu zuen. Abuztuan, Lothar von Trotha, alemaniar jeneralak hereroak garaitu zituen Waterbergeko guduan eta hereroak basamortura bultzatu zituen Omahekeko eskualdean, non bertan gehienak egarriz hil baitziren. Urrian nama herria baita ere alemaniarren aurka matxinatu ziren eta sufritu zuren patua antzekoa izan zen.

Guztira, 24.000–100.000 (gaur egun zenbakirik onartuena 65.0000 hildakoak dira) herero eta 10.000 nama hil egin ziren.[3][5][6][7][8][9][10]. Gerra honetan, 1.749 alemaniar hil ziren baita ere.

2004 Alemaniako gobernuak sarraskia aitortu zuen eta barkamena eskatu zuen haien arbasoen ekintzengatik.[11][12][13] 2019an Alemaniako legebiltzarrak genozidio hitza erabili zuen lehenengoz gertaera hauek deskribatzeko.[14] 2001ean Herero Peoples Reparation Corporation elkarteak Alemaniaren aurkako salaketa jarri zuen Washingtoneko Auzitegi Gorenaren aurrean.[15] Azkenik, 2021ean Alemaniak eragindako genozidioa onartu zuen ofizialki eta 1.300 milioi dolar ordaintzea onartu zuen, hogeita hamar urteren buruan.[16]

Genozidioa aldatu

Trotha jenerala, Waterbergeko gudua baino lehen hereroen erresistentziarekin amaitzeko zera proposatzen zuen gutun batean:

« Nik sinisten dut nazio hau desagerrarazi behar dela, ezin bada eskualde honetatik bota... Posiblea da Grootfonteinetik Gobabisera doazen ur zuloak okupatzen baditugu. Gure gudarosteen etengabeko mugimenduekin atzera bueltatu diren talde txikiak topatu eta pixkanaka-pixkanaka akatu ahal ditugu. »

Trotharen gudarosteak 3.000–5.000 herero gudarien aurkako Waterbergeko guduan irabazi zuten 1904ko abuztuaren 11-12an baina ezin izan zituzten biziraun zutenak atxilotu ihes egin baitzuten. Alemaniako gudariek gizonak, emakumeak eta umeak hiltzeko agindua zuten.

Estrategia honen ondorioz, azkenean hereroen zati txiki batek bakarrik ihes egin ahal izan zuten britainiarren menpeko Bechuanalandiako lurraldera; 1.000 baino gutxiago heldu ziren Bechuanalandiara eta bertan asiloa lortu zuten. Bueltatzea eragozteko, Trothak basamortuko ur putzuak gatzez betetzea agindu zuen. Patruila alemanek 13 metroko sakontasunean zeuden eskeletoak topatu zituzten, hereroek zulatuta ura aurkituko zutenaren itxaropenarekin.

Urriaren 2an, Trothak Hereroei zera idatzi zien:

« Ni, alemaniar gudarosteen jeneral gorenak gutun hau idazten diet hereroei. Hereroak ez dira jadanik alemanak. Koldarkeriaz, hilketak, lapurretak, belarriak moztu eta gorputzaren beste atal batzuk moztu dizkiete zauritutako (alemaniar) gudariei. (...) Samuel Maherero topatzen duenak 5.000 marko jasoko ditu eta beste 1000 edozein buruzagiarengatik. Herero nazioak herria utzi behar du. (...) Alemaniar mugen barruan dagoen edozein herero armarekin edo armarik gabe exekutatuta izango da. Ez emakumeak ez eta umeak ez dira barkatuak izango. Kanporatzeko eta beraien aurka tiro egiteko agindu dut. Hauek dira nire hitzak herero herriarentzat. »

Genozidioa gertatu eta hurrengo urtean zera idatzi zuen Friedrich Vedder misioilari alemanakː «Ezin dut ikusi ditudan basakerien berri eman, batez ere emakumeen eta umeen aurka egindako basakerien berri. Ikaragarriegia da kontatu ahal izateko».[17]

Genozidioa egin zuten batzuen izenak aldatu

Namibiako sarraskien protagonisten izenak aztertu zituen Fontenaille-N’Diaye idazle frantsesak liburu batean, oso ondorio esanguratsuetara iristeko. Esaterako, Otto von Bismarck kantzilerrak Namibiara Inperioaren goi kargu moduan bidali zuen gizona Heinrich Goering izan zen, Hermann Goering Adolf Hitlerren aholkulari garrantzitsuaren aitona.

Garai hartan Namibiara iritsi zen Eugen Fischer medikuak egin zituen goian aipatutako esperimentu pseudozientifikoak. Bere liburuko paragrafo batzuk oso-osorik hartu zituen Hitlerrek bere “Mein Kampf” libururako. Gainera, Fischerren jarraitzailerik ezagunena Josef Mengele izan zen, Auschwitz nazien kontzentrazio eta sarraski esparruko «medikua», alegia. Edonola ere, genozidioaren benetako egilea, nabarmentzeko moduko burua, Lothar von Trotha jenerala izan zen

Ondorioak aldatu

1907. urterako 15.000 herero bakarrik zeuden bizirik. Kultura, hizkuntza eta nazio hau desagertzear egon bazen ere, gaur egungo Namibian 250.000 herero inguru bizi dira, biziiraun zutenen ondorengoak. Gaur egungo Namibiaren populazioaren %7a hereroa da eta %5a nama etniakoa da.

Alemaniarren administrazioa 1915ean bukatu zen, mende bat baino gehiago pasatu da dagoeneko, baina haien arrastoak bazter guztietan ageri dira oraindik. Esaterako, kale askoren izenak garai hartakoak dira: Bergerstrasse, Litzstrasse, Uhlandstrasse... Arkitekturan ere nabarmena da alemaniarren eragina. 2019. urtean, Alemaniako gobernuak aitortu zuen bere "erantzukizun morala", eta urte horretako uztailean Daniel Gunther Parlamentuko presidenteak ere esan zuen hura genozidioa izan zela.[18] 2001ean Herero Peoples Reparation Corporation elkarteak Alemaniaren aurkako salaketa jarri zuen Washingtoneko Auzitegi Gorenaren aurrean.[15] Azkenik, 2021ean Alemaniak eragindako genozidioa onartu zuen ofizialki eta 1.300 milioi dolar ordaintzea onartu zuen, hogeita hamar urteren buruan.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Gewald, Jan-Bart. (1998). Herero heroes: a socio-political history of the Herero of Namibia, 1890-1923. Oxford: James Currey ISBN 978-0-82141-256-5..
  2. Peace and freedom. (1980). Women's International League for Peace and Freedom. 40 The Section, 57 or..
  3. a b Moses, A. Dirk. (2008). Empire, Colony, Genocide: Conquest, Occupation and Subaltern Resistance in World History. New York: Berghahn Books ISBN 978-1-84545-452-4..
  4. Bridgman, Jon M.. (1981). The Revolt of the Hereros. California University Press ISBN 978-0-52004-113-4..
  5. Schaller, Dominik J.. (2008). From Conquest to Genocide: Colonial Rule in German Southwest Africa and German East Africa. New York: Berghahn Books, 296 or. ISBN 1-8454-5452-9..
  6. Sara L. Friedrichsmeyer, Sara Lennox, and Susanne M. Zantop. (1998). The Imperialist Imagination: German Colonialism and Its Legacy. University of Michigan Press, 87 or. ISBN 978-0-47209-682-4..
  7. Nuhn, Walter. (1989). Sturm über Südwest. Der Hereroaufstand von 1904. Koblentza: Bernard & Graefe-Verlag ISBN 3-7637-5852-6..
  8. Marie-Aude Baronian, Stephan Besser, Yolande Jansen. (2007). Diaspora and Memory: Figures of Displacement in Contemporary Literature, Arts and Politics. Rodopi, 33 or. ISBN 978-1-42948-147-2..
  9. Samuel Totten, William S. Parsons, Israel W. Charny. (2004). Century of Genocide: Critical Essays and Eyewitness Accounts. New York: Routledge ISBN 978-0-20389-043-1..
  10. Kroll, Dan. (2006). Securing Our Water Supply: Protecting a Vulnerable Resource. PennWell Corp/University of Michigan Press, 22 or. ISBN 978-1-59370-069-0..
  11. BBC News. (2004-8-14). Germany admits Namibia genocide. .
  12. Tejas, Aditya. (2015-7-9). German Official Says Namibia Herero Killings Were 'Genocide' And Part Of 'Race War'. International Business Times.
  13. (Alemanez) Deutsche Kolonialverbrechen: Bundesregierung nennt Herero-Massaker erstmals "Völkermord". Spiegel Online 2015-7-13.
  14. (Gaztelaniaz) «El primer genocidio del siglo XX: la brutal masacre alemana en Namibia» historia.nationalgeographic.com.es 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Una herencia sangrienta – DW – 12/01/2004» dw.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  16. a b (Gaztelaniaz) «Cómo fue el "genocidio olvidado" de Namibia, cometido por Alemania y reconocido un siglo después» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  17. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-04-16-07-00/pages/5.pdf
  18. https://www.berria.eus/albisteak/170612/herero-eta-nama-etnien-genozidioa-aitortu-du-alemaniako-ministro-batek.htm

Kanpo estekak aldatu