Henry Calvin, jaiotzez Wimberly Calvin Goodman (Dallas, 1918ko maiatzaren 25a - Dallas, 1975eko urriaren 6a) aktore eta abeslari estatubatuarra da[1]. Zorro telesailean García sargentoaren papera egiteagatik ezagutzen da[2].

Henry Calvin

Bizitza
JaiotzaDallas1918ko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDallas1975eko urriaren 6a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaSouthern Methodist University (en) Itzuli
Sunset High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea eta aktorea

IMDB: nm0130886 Allocine: 128587 Allmovie: p10357 IBDB: 79059
Find a Grave: 5497 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dallasen jaio zen, Texasen, eta haurra zela auzoko eliza baptistako koroan abesten zuen. Southern Methodist Universityn graduatu ondoren aktore eta abeslari ibilbideari ekin zion[3].

Lan apal batzuk egin ondoren Zorro telesailean hartu zuen parte. Pertsonaia xamurra zen, Zorro harrapatu nahi bazuen ere baldarra zen eta janak eta edanak galtzen zuten[4]. Zorroren sintoniaren bertsio bat abestu zuen eta sarritan agertzen zen telesailean ere abesten, ahots baritono aipagarria baitzuen. Annette Funicellorekin ere egin zuen duetoa atal batean. ABC katearekin izandako kontratu arazo batengatik telesaila bertan behera gelditu zen. Walt Disney Presents programaren barnean lau atal berri atera ziren ondoren eta Henry Calvinek egin zuen Sargento Garcíaren papera berriz ere.

Disneyland Records-entzako "Never Smile at a Crocodile" haur-abestia grabatu zuen, beranduago Peter Pan animaziozko filmeko soinu bandan agertu zena[5]. Babes in Toyland filmeko soinu bandarako ere bi abesti kantatu zituen, "We Won't Be Happy Till We Get It" eta "Slowly He Sank To The Bottom of the Sea"

1975an hil zen Dallasen eztarriko minbiziak jota[3].

Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1956 Crime Against Joe Red Waller filmea
1956 The Broken Star Thornton W. Wills filmea
1957 The Yeomen of the Guard Wilfred Shadbolt telefilmea
1957-59 Zorro Sgt. Demetrio López García Telesaila
1960 Toby Tyler or 10 Weeks with a Circus Ben Cotter Filmea
1960-61 Walt Disney Presents Sgt. Demetrio López García Telesaila
1961 Babes in Toyland Gonzorgo Filme musikala
1963 The Dick Van Dyke Show Sam Pomerantz Telesaila
1963 Petticoat Junction Pixley Fats Telesaila
1965 Ship of Fools Gregorio (gizon lodia) Filmea
1966 The Girl from U.N.C.L.E. Sheikh Ali Hassen Telesaila
1966 Run, Buddy, Run José Telesaila
1966 The Man from U.N.C.L.E. Brother Peter Telesaila
1967 Mannix Lázaro Figueroa Telesaila

Erreferentziak aldatu

  1. «Henry Calvin – Broadway Cast & Staff | IBDB» www.ibdb.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  2. «Zorro - History of the series» www.billcotter.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  3. a b «Sgt. Garcia» web.archive.org 2008-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  4. (Ingelesez) «Sgt. Demetrio Lopez Garcia» Zorro Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  5. Henry Calvin - Never Smile At A Crocodile. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).

Kanpo estekak aldatu