Helikon

Helikon mendia» orritik birbideratua)

Helikon Tespias eskualdean dagoen mendi bat da, Beozian, 1748 metroko garaiera duena, Parnaso menditik gertu dagoena, Kopaide aintzira eta Korintoko golkoaren artean. Greziar mitologia, Apolo jainkoari eta Musei (Helikonideei) sagaraturik dago, bertan dagoen Hipokrene izeneko iturria bezala.

Helikon
Datu orokorrak
Garaiera1.748 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak38°21′08″N 22°49′30″E / 38.3522°N 22.825°E / 38.3522; 22.825
MendikateaPindo
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
Eskualdea[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia
Prefecture of GreeceBeozia
UdalerriaLivadia Municipality

Ekialdeko zatia, bereziki Musei sagaraturik zegoen, eta Musen leizezulo sakratua barnean zuen (Konstantino I.a Handia enperadore erromatarrak Konstantinoplara eraman zituen estatua askorekin, non suak deuseztu zituen 404an) baita Aganipe iturria, bertatik edaten zutenak inspiratzen zituena, eta Hipokrene iturria ere (egungo Makarioitissa beharbada). Bi iturri hauek, Olmeios eta Permesos errekaztoak sortu zituzten, eta, hauen bateratzeak, Haliartoa eratzen zuen, Kopaide aintziran itsasoratzen zena. Musen omenezko joko batzuk leizezuloaren inguruan egiten ziren, gaur egun San Nikolas izena daramana, Marandali mendi beraren oinean eraikita komentu eta eliza bategatik. Askran (egungo Pyrguáki) finkoturiko greziar olerkari eskola bat ezarri zen, mendiaren oinean, eskola honetako olerkaririk ospetsuena zen Hesiodoren bizitokia izan zena.

Zerraren zati batek, hau ere Musei eskeinitakoa, Leibethrion Mendia izena zeraman (latinez Leibethrium), eta, gaur egungo Zagara edo Granitzarekin bat etorriko litzateke (azken hau, ziuraskiago, Lafistion izan zitekeen, latinez Laphystium, non, baita ere, bazeuden musen eta lamien estatua batzuk, Leibethrias eta Petrako iturriak eta leibetriar lamiei eskainitako leizezulo bat.

Mendizerrako mendirik garaiena gaur egungo Palevouni da (1524 metroko garaieraduna).


Kanpo estekak

aldatu