Konstantzio Kloro

Kaio Flavio Valerio Konstantzio Kloro (latinez: Gaius Flavius Valerius Constantius; 250eko martxoaren 31 - 306ko uztailaren 25) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 305etik hil zen arte. Kloro (zurbila) goitizena bizantziar historialariek eman zioten. Konstantino I Handiaren aita zen Konstantzio.

Konstantzio Kloro
Const.chlorus01 pushkin.jpg
Vexilloid of the Roman Empire.svg
Erromatar enperadorea

305eko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa) - 306ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFlavius Constantius
JaiotzaDardania250eko martxoaren 31
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaEboracum (en) Itzuli306ko uztailaren 25a (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFlavius Eutropius, Maximiano
AmaClaudia Crispina
Ezkontidea(k)Helena Konstantinoplakoa
Flavia Maximiana Theodora (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKonstantinotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Jatorri grekozko familia batean jaioa, haren estreinako urteei buruz ez dago informazio garbirik, guregana ailegatu zaiguna historian baino mitoetan oinarritzen baita. 296 inguruan Konstantzio Britanian aritu zen, tribu batzuen matxinadak bertan behera uzten.

Abilezia militarra erakutsita eta Dalmazia probintziako gobernatzailea izan ondoren, Maximianok zesar titulua eman zion 293an, zeinen alabarekin ezkondu zen, lehenengo emazteaz, Helenaz, dibortziatu ostean.

Germaniako mugak indartuta, germaniar inbasioak geldiarazi ahal zituen. Kristauen jazarpenari zegokionez, gupidatsu jokatu zuen Konstantziok.

305eko maiatzaren 1ean augusto titulua jaso zuen. Baina hurrengo urtean Yorken hil zen, piktoen kontrako kanpaina batean. Konstantino semeak ordezkatu zuen Britainian eta Galeriok Erroman.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantzio Kloro Aldatu lotura Wikidatan