Hayk Handia (armenieraz: Հայկ, hajk ahoskatua), armeniar mitologian armeniar herriaren sortzailea da. Bere istorioa batik bat V. mendeko Moses Khorenatsi idazlearen Armeniako historia liburuan azaltzen zaigu.

Hayk
Mkrtum Hovnatanian. Hayk Nahapet.jpeg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideasubiranoa
Familia
AitaTogarmah (en) Itzuli
Seme-alabakArmenak (en) Itzuli, Q20508460 Itzuli, Q40360514 Itzuli, Q16393134 Itzuli, Q13055196 Itzuli, Khor Haykazuni (en) Itzuli eta Aram (en) Itzuli
Anai-arrebakKartlos (en) Itzuli
LeinuaHaykazuni (en) Itzuli

Moses Khorenatsi idazlearen arabera, Hayk Torgom-en seme da, Torgom Gomer-en seme da, Gomer Japheth-en seme da. Juansher historialariak dioenez, Hayk munduaren lehendabiziko buruzagi izan zen Nimrod erraldoiaren zerbitzuan egon ziren zazpi anaietako bat da.

Armeniako Biblian Orion izar-multzoaren izena Hayk da.

KondairaAldatu

Jainkoak Babelgo dorrea suntsitu ostean, lurreko gizakiak eta erraldoiak hizkuntza ezberdinak hitz egiten hasi ziren eta elkar ulertzeko modurik topatu ez zutenez, haien artean borrokan hasi ziren. Guztien gainetik Bel erraldoia munduaren buruzagi bilakatu zen. Hayk eta beste 300 pertsona Ararat lurraldera joan ziren ihesi. Bel orduan bere armadarekin Araratera joan zen Hayk eta jendea esklabo harrapatzera baina Hayk-ek armada bat osatu zuen Van lakuaren ertzean, esklabo gisa menperatuta bizi ordez, borrokatzeko. Gudan Hayk-ek Bel gezi batez hil zuen.


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.