Karaktere sexual sekundario

Karaktere sexual sekundario, nahiz eta ugaltze-aparatuaren zati bat izan ez, indibiduo arrak eta emeak desberdintzen dituen ezaugarri anatomiko eta funtzionaletako bakoitza da[1].

Pauma ar baten buztana.

Batzuen ustez, estalketa garaian abantailak izateko eboluzioak sortuak izan ziren[2]. Karaktere hauek bi motako abantailak ematen dizkiete: beste sexuaren indibiduoak erakartzeko edota aurreko lehian garaile ateratzeko. Adibidez, paumaren buztana emeak erakartzeko dago edo oreinaren adarrak borroketan erabiltzen dituzte.

Gizakien karaktere sexual sekundarioak aldatu

  • Gizonak
    • Muskulu garatuenak.
    • Ile luzeago eta lodiago (aurpegian...).
    • Emakumeak baino esku eta oin handiagoak.
    • Torax eta sorbalda zabalagoa.
    • Hezur eta garezur astunagoak.
    • Indar gehiago.
    • Ahots baxuagoa.
    • Gantz-metaketa sabelaldean (sagar itxura).
    • Azal sakarragoa.
    • Erronboide-formako pubisaren ile.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Karkatere. .
  2. Darwin, C.. (1871). The Descent of Man and Selection in Relation to Sex. Londres: John Murray.

Kanpo estekak aldatu