Carthago Nova
Carthago Nova erromatarren hiria izan zen, egungo Cartagenan kokaturik. Hasdrubal Ederrak K.a. 227an Qart Hadasht izeneko hiria eratu zuen, antzinako iberiar edo tartessiar herrixka batean. Eszipion Afrikarrak K.a. 209an konkistatu zuen, Carthago Nova izendatu eta erromatar kolonia bihurtu zuen.[1]
Carthago Nova | |
---|---|
Datuak | |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Citerior |
Koordenatuak | 37°36′00″N 0°59′00″W / 37.6°N 0.983333°W |
Historia | |
Garaia | K.a. 209 |
Kultura | Erromatarrak |
Laster Hispania osoko hiri nagusienetariko bat bilakatu zen, izan ere, Tiberio eta Klaudio aginpideen artean, carthaginesis izeneko conventus iuridicusko hiriburu izendatu zuen.
425ean bandaloek arpilatua, VI. mendean Justiniano I.ak eskualdea konkistatu zuen. Hiria Spaniako hiriburu bihurtu zuen, Carthago Spartaria izenaz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Suárez Fernández, Luis. (1995). De la protohistoria a la conquista romana. 1 (2. argitaraldia) Ediciones Rialp ISBN 8432120960, 9788432120961..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Murtziako Eskualdeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |