Harrizko Hiria (Zanzibar)

Harrizko Hiria, Stone Town ingelesez, Mji Mkongwe swahiliz, Zanzibar hiriaren alde historikoa da. Zanzibar hiria Tanzaniako Zanzibar uhartedian dago. Harrizko Hiria Zanzibarko sultanerriaren hiriburua izan zen. Komertzioan garrantzi handiko gunea zen; bertan espezieak esklabuak salerosten ziren. XIX. mendean ere, babesletza britainiarraren aldian, bere garrantzia gorde zuen . Ondoren, Tanganikako Errepublika eta Zanzibar Tanzaniako Errepublika Batua sortzeko elkartu zirenean, Zanzibar estatu sasiautonomo gisa mantendu zen, hiriburua Harrizko Hiria izanik.[1] UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zuen 2000. urtean, Swahili kulturako hiririk garrantzitsuenetako bat baita. Inguru horretako erakargarritasun turistikoen artean daude Mirarien Etxea, Sultanaren jauregia eta Gotorleku Zaharra.[2]

Harrizko Hiria (Zanzibar)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Zanzibar
Kokapena
Herrialdea Tanzania
Tanzaniako eskualdeMjini Magharibi Region
Koordenatuak6°09′54″S 39°11′56″E / 6.1649444444444°S 39.198788888889°E / -6.1649444444444; 39.198788888889
Map
Arkitektura
EstiloaSwahili kultura
Irandar arkitektura
Islamiar arkitektura
Azalera96 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (vi)
Erreferentzia173rev
Eskualdea[I]Afrika
Izen-ematea2000 (XXIV. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokapena aldatu

Hiri zaharra hiruki formako penintsula baten gainean dago, Unguja uhartearen mendebaldeko kostaldean, eta 96 hektareako azalera hartzen du.

Historia aldatu

Omango agindupean aldatu

 
Esklaboen komertzioa Zanzibarren.

Harrizko Hiria portu natural batean kokatuta dago. Zanzibar uhartera heldu ziren lehen europarrak portugaldarrak izan ziren. Portugaldarrek bi mende baino gehiagoz gobernatu zuten uhartea, eta hiri zaharraren lehen harrizko egitura eraikitzen hasi ziren, hau da, Gotorleku Zaharra. Hala ere, XVII. mendearen amaieran, Omango Sultanerriak uhartea bereganatu eta gotorlekua osatu zuen, etorkizunean erasoak saihesteko. Hiriko lehen harrizko etxeak 1830eko hamarkadan hasi ziren eraikitzen, eta, pixkanaka, arrantzaleen herri zahar bat ordezkatu zuten. Une hartan, Omango Sultanerriak Zanzibar uhartedia, Mombasa eta Swahili kostaldea kontrolatzen zituen.

1840an, Said bin Sultan sultanak bere hiriburua Maskatetik, Oman, Harrizko Hirira lekualdatu zuen, eta horrela hiria garapen azkarreko aro batean sartu zen, Oman eta Zanzibarko Sultanerriaren hiriburu berria bezala. Britainiarrek Indiako Ozeanoan esklaboen salerosketa debekatu zutenean, Omango Sultanerriaren aberastasunak erori egin ziren. Maskaten ekonomia hondatuta zegoen eta omaniar askok Zanzibarrera emigratu zuten. Uharteko populazio arabiarraren hazkundeak hazkunde handiagoa ekarri zuen eta eraikin gehiago sortzen hasi ziren hirian. Gainera, errege-egitura handiak eraiki ziren, hala nola Mirarien Etxea eta Sultan jauregia. 1861ean, Omango errege familiaren ondorengotza-gerraren ondorioz, Zanzibar eta Oman banandu egin ziren, eta, ondorioz, Zanzibar sultanerri independente bihurtu zen, Majid bin Said sultanaren agindupean.[3]

Kolonialismo garaia aldatu

 
Darajani merkatua.

XIX. mendean, hiria merkataritza-gune gisa loratu zen. Bereziki ezaguna izan zen espezien eta esklaboen salerosteagatik. Mendearen azken hamarkadetan, Zanzibarko Sultanek pixkanaka Alemaniar Inperioaren eta Erresuma Batuaren aurrean beren jabetzak Afrika Ekialdean galdu zituzten. 1890ean, Heligoland-Zanzibar Itunarekin, Zanzibar britainiar protektoratu bihurtu zen. 1896an, Zanzibarko omaniarrek britainiar domeinuaren aurka bat-batean egindako matxinadak Anglo-Zanzibar Gerra ekarri zuen, historiako gerrarik laburrena bezala gogoratzen dena: sultana 45 minutuko itsas bonbardaketaren ondoren errenditu baitzen.

Britainiar protektoratuaren garaian, sultanak botere pixka bat mantentzen zuen oraindik, eta Harrziko Hiriak merkataritza informalerako merkataritza-gune garrantzitsu izaten jarraitu zuen. Hiriak aurretik trenbide txiki bat bazuen ere, britainiarrek tren bat eraiki zuten hiritik Bububu herrixkaraino. Britainiarrek, bestetik, ez zuten garapen garrantzitsurik finantzatu hirian, eta sultanak uharteetako gaiak gobernatzea ahalbidetu zuten. Britainiarrek, aldi berean, pribilegioak eman zizkieten Mombasa eta Dar es Salaam hiriei, Ekialdeko Afrikako merkataritza-estazio gisa, Zanzibarri aukera horiek kenduz.[4]

Harrizko Hiriaren pertsona ospetsuak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu