Ireki menu nagusia

Paramoudra

Harri-bola» orritik birbideratua)
Paramoudra multzoa, Jaizkibel (Gipuzkoa).

Paramoudra edo harri-bola[1][2] formazio geologiko bereziak dira, itsas ertzean sorturiko itxura geometriko biribilduak dituztenak, gehien bat Europa mendebaldean aurkitzen direnak. Jaizkibel mendi magalean horrelako egitura ugari dago, batez ere Biosnar muturraren eta Punta Turrullaren artean[3], munduko kontzentrazio handienetakoa eta hobekien kontserbatua[4]. Paramoudra hauek hemen aurkitzen dira: 43° 22′ 24.37″ N, 1° 51′ 34.87″ W / 43.3734361°N,1.8596861°W / 43.3734361; -1.8596861.

Itxura esferiko edo zilindrikoak dira, eta 2 eta 3 metro bertikal eta 8 metro horizontal izan ditzakete. Egiturok zeharkatzen dituzten 5 milimetro inguruko hodixka izaten dute barrenean. Eta hark, inoiz, beste egitura txikiago bat bere barnean, espikula izenekoa. Masa hauek oso agerikoak izan ohi dira hareharri estratuetan, izan ere hareharriak baino hobeto jasaten dute higadura.

Paramoudra terminoa William Buckland geologo britainiarrak erabili zuen lehen aldiz 1817an eta gaelerazko hitz eraldatu bat da, segur asko padhramoudras ("Paddie itsusiak") edo peura muireach ("itsas-udareak")[5].

EraketaAldatu

 
Harri-bola bat, Jaizkibel (Gipuzkoa).

Paramoudrak hiru atalez osatuak daude: erdiko kordoia, poliketo fosilen aztarnak eta konkrezio silizeo inguratzailea. Bi hipotesi daude haien eraketaren inguruan: Ziljstra (1995) eta Clayton (1986)[4]. Bek diote hodi fosiletatik abiatuta eratu zirela.

Sedimentazio garaian ornogabeek itsas hondoan galeriak zulatu zituzten. Zulaketa horiek sedimentua arroka bilakatu bitartean (diagenesia), urari bertatik zirkulatzen utzi zioten kanal bilakatu ziren. Urak, fluxu handietan, kuartzo-aleen disoluziotik sortutako silizea garraiatu zuen eta kanalaren inguruan barreiatu. Pixkanaka, silizio konkrezio edo nodulu handiak sortu ziren erdiko hodixkaren bueltan.

Egitura hauek higadura diferentzialaren eraginez agerian geratzen dira, eta inoiz abrasio-plataforma gainean metatzera ere iristen dira[3], Jaizkibelen bezala.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu