Hapalemur alaotrensis

Hapalemur alaotrensis Lemuridae familiako primate lemuriforme espezie bat da. Lemur guztiak bezala Madagaskarren baino ez da bizi, kasu honetan hegoaldean, Alaotra lakuaren inguruan. Laku honetako inguruan dauden papiroak jaten ditu, nahiz eta bere generoko beste espezieek banbua jaten dute.

Hapalemur alaotrensis
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaLemuridae
GeneroaHapalemur
Espeziea Hapalemur alaotrensis
Rumpler, 1975
Banaketa mapa

40 zentimetroko tamaina dute, nahiz eta isatsa parte handi bat den. 1,1 eta 1,4 kilogramo arteko pisua dute eta arrak emeak baino handiagoak dira. Larru dentsoa du, kolore gris-marroikoa. Aurpegia eta bularra argiagoa da eta lepoa marroixka da.

Badirudi Hapalemur griseusen azpiespezie bat izan daitekeela, ADNarekin egindako ikerketen arabera, gutxienez. Hala ere oraindik eztabaida dago honen inguruan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu