Hanna Neumann, ezkongabetan Hanna von Caemmerer (Lankwitz, 1914ko otsailaren 12aOtawa, 1971ko azaroaren 14a), matematikari alemaniarra izan zen, HNN luzapena deritzonaren eta bere izena daraman aieru baten egilea.

Hanna Neumann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohanna von Caemmerer
JaiotzaBerlin1914ko otsailaren 12a
Herrialdea Alemania
 Australia
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaOttawa1971ko azaroaren 14a (57 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Bernhard Neumann (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFrederiko Gilen Unibertsitatea
(1932 - 1936)
Göttingengo Unibertsitatea
(1937 - 1938)
Oxfordeko Unibertsitatea
(1940 - 1944)
TesiaSub-group Structure of Free Products of Groups with an Amalgamated Subgroup (en) Itzuli
Tesi zuzendariaOlga Taussky-Todd
Doktorego ikaslea(k)Chris H. Houghton (en) Itzuli
Robert Frank Carslaw Walters (en) Itzuli
John A.H. Shepperd (en) Itzuli
I. M. S. Dey (en) Itzuli
Martin Antony Ward (en) Itzuli
George Ivanov (en) Itzuli
William Haebich (en) Itzuli
Itqan Husain Farouqi (en) Itzuli
Tin Choi Chau (en) Itzuli
Robert Geoffrey Burns (en) Itzuli
Elizabeth Anne Ormerod (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Hullgo Unibertsitatea  (1946 -  1958)
University of Manchester Institute of Science and Technology (en) Itzuli  (1958 -  1961)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1958 -  1961)
Zientzia Matematikoen Courant Institutua  (1961 -  1962)
Australiar Unibertsitate Nazionala  (1963 -  1971)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAustralian Academy of Science (en) Itzuli

Biografia aldatu

Lankwitzen jaio zen, gaur egun Berlinen (Alemania) dagoen herrixka batean. 1932an, Berlingo Unibertsitatean matrikulatu zen matematika ikasteko, eta lehen urtean senarra izango zena ezagutuko zuen, Bernhard Neumann matematikaria. Hala ere, haien arteko harremana hautsi egin zen nazismoaren gorakadarekinbatera. Bernhard judua zen eta Alemaniatik alde egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean ikasten jarraitzeko (Erresuma Batua). Hanna, orduan, juduen lan akademikoaren suntsipenaren aurka borrokatzen ziren taldeetan sartu zen, eta horrek lan- eta ekonomia-arazoak ekarri zizkion.[1]

Bere ikasketan 1931 urtean amaitu zituen eta Gotingako Unibertsitatean hasi zuen tesia, baina bi urte geroago, Ingalaterrara joan zen Bernhardekin elkartzeko, eta harekin harremanetan egon zen epistolar bidez. Urtebete geroago ezkondu ziren Cardiffen (1938).

Senar-emazte matematikariok Oxfordera joan ziren. Han, Hannak talde-teorian jarraitu zuen tesia, Olga Taussky-Todd algebristaren zuzendaritzapean, doktoregoa 1944an lortuz. 1940an, nazionalitate britainiarra eskuratzen dute eta unibertsitatean eskolak eman ditzake. 1963an, senar-emazteak Australiara joan ziren, eta Australiako Unibertsitate Nazionalean lortu zuten plaza irakasle titular gisa.[1]

1957 urtean Hanna Neumannek taldeen teorian bere aierua esan zuen, eta Joel Friedmanek eta Igor Mineyevek modu independentean egiaztatu zuten 2011n.[2][3]

Otawan hil zen garuneko aneurisma batetik, 1973an, hiri horretara hitzaldu batzuk ematera joan zelako.

10 doktoretza-tesi zuzendu zituen; baita Peter Michael Neumann matematikariaren ama izan zen.

Bere lanik ezagunena 1967an argitaratu zen Varieties of Groups da. Ohorezko oroimen australiar ugari jaso zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu