Olga Taussky-Todd (1906ko abuztuaren 30a - 1995eko urriaren 7a) judu jatorriko matematikari austriarra izan zen, 1953an estatubatuar herritartasuna hartu zuena, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua.

Olga Taussky-Todd

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlga Taussky
JaiotzaOlomouc1906ko abuztuaren 30a
Herrialdea Austria
BizilekuaOlomouc
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaPasadena1995eko urriaren 7a (89 urte)
Hobiratze lekuaEl Toro Memorial Park (en) Itzuli
Familia
AitaJulius David Taußky
Ezkontidea(k)John Todd (en) Itzuli  (1938 -
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea 1930)
Bryn Mawr College
(1933 - 1934)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaÜber eine Verschärfung des Hauptidealsatzes für algebraische Zahlkörper (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPhilipp Furtwängler (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Hanna Neumann
Helene Shapiro (en) Itzuli
Edward Anton Bender (en) Itzuli
Charles Ray Hobby (en) Itzuli
Raphael Loewy (en) Itzuli
Robert Thompson (en) Itzuli
Fergus John Gaines (en) Itzuli
Daniel Lee Davis (en) Itzuli
Donald Eugene Maurer (en) Itzuli
Frank Detlev Uhlig (en) Itzuli
Joseph A. Parker, Jr. (en) Itzuli
Lorraine Foster (en) Itzuli
Philip J. Hanlon (en) Itzuli
Charles Royal Johnson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Göttingengo Unibertsitatea  (1930 -  1932)
Londresko Unibertsitatea  (1937 -  1941)
National Physical Laboratory (en) Itzuli  (1943 -  1946)
National Institute of Standards and Technology (en) Itzuli  (1947 -  1955)
Kaliforniako Teknologia Institutua  (1957 -  1977)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHans Hahn eta Emmy Noether
KidetzaAustriako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia

Find a Grave: 116512242 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Olomoucen jaio zen 1905ean Austria-Hungariako Inperioaren menpean (gaur Txekiar Errepublika). Zazpi urte zituela, bere familia Vienara joan zen bizitzera eta 1916an Linzen finkatu zen behin betiko, non bere aita ozpina fabrikako zuzendari gisa kontratatu zuten.

Londresko Unibertsitatean matematika ikasi zuen, 1930ean zenbakien teorian doktoretza lortu zuen, Kurt Gödel matematikariaren eraginez. 1931n, Göttingeneko Unibertsitatean laguntzaile postua lortu zuen eta bertan Emmy Noether aljebraria ezagutu zuen, Gödelekin batera bere ikerketan eragin handia izan zuena. Prestakuntza graduondoko batekin amaitu zuen Pennsylvaniako Bryn Mawr Collegen (1934-1935). Emmy Noether lagunak bezala, Olga Tausskyren jatorri juduak Austriatik ihes egitera behartu zuen presio naziaren pean eta Britainia Handira emigratu zuen 1934an. 1937an, Londreseko Unibertsitatean sartu zen, eta 1938an ezkondu zen han ezagutu zuen John Todd matematikariarekin, bere abizena senarrarenarekin bateratuz eta artikulu ugari elkarrekin argitaratuz.

1943 eta 1947 artean hegazkin ingeniari gisa lan egin zuen Londresko Fisikako Laborategi Nazionalean (NPL). Han, Olga Tausskyk hegazkin supersonikoen hegaletan sortutako bibrazioak ikertu zituen (edo fluttering izeneko aeroelastikotasunaren fenomenoa), eta ekuazio diferentzialen bidez kalkulu asko sinplifikatu ahal izan zituen matrizeak erabiliz, bereziki Gerschgorinen teorema ahaztua aplikatuz..

1947an Estatu Batuetara emigratu zuen, nazionalitatea hartuz 1953an eta, Washingtonen matematika aholkulari lanetan aritu ondoren, 1957an Kaliforniako Teknologia Institutuko irakasle izendatu zuten, hori egin zuen lehen emakumea izanik.

Aljebrari buruzko 200 artikulu baino gehiago argitaratu zituen, gehienetan Zenbakien teoriaren inguruan. Olga Taussky-Todd funtsezko pertsonaia da matrizeen teoriaren garapenean eta konputazioaren garapenean. Bere monografia ezagunetako bat Many aspects of Pythagorean Triangles (Pitagorasen Triangeluen alderdi asko) da. Domina ugari jaso zituen, hala nola Austriako Ohorezko Gurutzea.

Pasadenan (Kalifornia, AEB) hil zen.

Lana aldatu

Argitalpen batzuk aldatu

  • How I became a torchbearer for matrix theory, Am. Mathematical Monthly 95, 1988
  • Sums of squares, Am. Mathematical Monthly 77, 1970
  • A recurring theorem on determinants, Am. Mathematical Monthly 56, 1949

Bibliografia aldatu

  • Poole, David. 2004. Álgebra lineal: una introducción moderna. Mexiko: Thomson.
  • Albers, Alexanderson. 1985. Mathematical people, Math. Association Am. 1985 (saiakera autobiografikoa)
  • Case, Leggett (arg.) 2005. Complexities- woman in mathematics, Princeton
  • Chandler Davis. 1997an. Remembering Olga Taussky-Todd, Mathematical Intelligencer v. 19 (1) (eta Edmund Hlawkaren ekarpena)
  • Stadler, Friedrich. 1997an. Studien zum Wiener Kreis. Ursprung, Entwicklung und Wirkung des Logischen Empirismus im Kontext. Frankfurt am Main: Suhrkamp. Kurzbiografie und Bibliografie von Olga Taussky-Todd: 784-796.

Kanpo estekak aldatu