Burezur barneko aneurisma

Burezur barneko aneurisma edo burmuineko aneurisma burmuineko arteria edo zain baten hormak hautsi edo dilatatzean eratzen den handitua da, odolbilduz eta odolez betea. Patologia honen lehen deskribapena Francisci Biumiri milandar medikuak 1765ean egin zuen, autopsian apurtutako burezur barneko aneurisma bat identifikatu zen kasu baten berri eman zuena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Burezur barneko aneurisma
Deskribapena
Motaaneurisma, gaixotasun zerebrobaskularra, cerebral arterial disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainterventional neuroradiology (en) Itzuli, Neurokirurgia
neurologia
Arrazoia(k)Larruazaleko gaixotasun bakterianoa
ezezaguna
Sintoma(k)Buru-nahasmendua, diplopia, oka
neuropatia periferikoa
Azterketa medikoaangiografia, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Elektroentzefalografia
ziztada lunbar
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10I67.1
GNS-9437.3
MedlinePlus001414
eMedicine001414
MeSHD002532
Disease Ontology IDDOID:10941

Burezur barneko aneurismen sailkapena morfologian, handi-txikian, kokapenean eta etiologian oinarritzen da.

Sintomak aneurismak burmuinetako egituraren bat bultzatzen duenean ager daitezke. Era berean, sintomak aneurismaren apurketa gertatu denaren arabera alda daitezke; izan ere, batzuetan aneurisma puskatzen den arte ez da sintomarik aurkezten. Puskatu ez den aneurisma baten sintomak ondorengoak dira:

  • Nekea
  • Pertzepzioaren galera
  • Orekaren galera
  • Hitz egiteko arazoak
  • Ikusmen bikoitza

Apurtu den aneurisma bada, sintomak ondorengoak dira:

  • Buruko min gogorra
  • Ikusmenaren galera
  • Ikusmen bikoitza
  • Lepoko mina edota zurruntasuna
  • Begien gaineko edo atzeko mina

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.