Hamilkar I.a Kartagokoa

Halmicar I.a Kartagokoa» orritik birbideratua)

Hamilkar I.a Kartagokoa (hizkuntza punikoz: 𐤇𐤌𐤋𐤊, ḤMLK)[1] Abd Melkart fenizieratik grezierara egokituta, Melkarten morroia (K.a. 524-469), kartagotar jeneral eta politikaria izan zen. Giskonidak familiaren sortzailea, Kartagoko errege magonida izan zen gaur egungo Tunisian K.a. 510 eta 480 artean.

Hamilkar I.a Kartagokoa

monarch of Carthage (en) Itzuli

K.a. 510 - K.a. 490
Hasdrubal I.a Kartagokoa - Hanno Nabigatzailea
Bizitza
HerrialdeaAntzinako Kartago
HeriotzaHimera, K.a. 480
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
Familia
AitaHanno
Seme-alabak
LeinuaMagonidak
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakHimerako gudua

Cursus honorum

aldatu

Siziliarako espedizioko komandante kartagotarra izan zen K.a. 480. urtean. Herodotok dio Hannon I.aren eta Sirakusako emakume baten semea zela eta errege (Βασιλεύς)[2] izendatu zutela. Titulu hau greziarrek Kartagoko bi magistratu nagusiei eman zieten, izen zuzena sufeteak edo epaileak izan arren.

Haurtzaroa Giskon familia-eremuan igaro zuen, hortik bere ondorengoei emandako izena.

Hogei urte zituela, karrera politikoari ekin zion, baina hiriko gainerako aristokratek berehala mespretxatu zuten jendearengandik gertu egin zituen erreformengatik. Hauteskundeetara aurkeztu zen berriro basileo[oh 1] izateko, nahiz eta hirugarren saiakerara arte ez zuten hautatu.

Justinok dio Sardinian eta Afrikan zerbitzu bereiziak egin zituela, eta, kasu honetan, Magonen semea eta Hasdrubal Magonen anaia gaztea zela[3]. Aipatutako merezimenduengatik Kartagoko politikaren duintasunik handiena lortu zuen eta K.a. 484an, Siziliara joan zen. Uhartera zihoala, ekaitz batek zenbait itsasontzi hondoratu zituen, baina Panormora iritsi zen eta handik Hímerara abiatu zen 100.000 gizonezko armada erraldoi batekin, hiriari setio jartzeko. Hímera Teronek, Agrigentoko tiranoak, defendatu zuen, harresien atzean errefuxiatu zena borroka eman gabe.

Gelon, Sirakusako eta Gelako tiranoa, Teronen aitaginarreba, laster etorri zen suhiaren laguntzara, kartagotarrei aurre eginez. Gauzak honela, eta setioari eusteko zailtasunak ikusita, Hamilkarrek erabaki zuen setioa bertan behera uztea. Diodoro Sikuloren arabera, Hamilkarrek pertsiarrekin adostu zuen Siziliako greziarrak menderatuko zituela, eta akemenestar armadak Grezia penintsularrekoekin gauza bera egingo zuela. Kartagotik itsasoratu zen K.a. 480ko udaberrian, lurreko eta itsas ontzietako kontingente garrantzitsuekin: lurreko armadak 300.000 gizon inguru zituen, eta itsas armadak berrehun gerraontzi izateaz gain, 300 garraio itsasontzi baino gehiago zeramatzan. Libiako itsasoa zeharkatzean, ekaitza zela eta, zaldi eta gerra-orgen garraioak galdu zituen[4]. Panormon lehorreratu eta jasandako hondamendiaz berreskuratu ondoren, hiru egun geroago bere armadarekin joan zen Hímerara.

Erasoaren ondorioa oso larria izan zen Hamilkarrentzat; bere armada handiagoa izan arren, Gelonek eta Teronek hiriaren aurrean garaitu baitzuten. Borrokan bizirik irten ziren eta ihes egin ahal izan zuten kartagotarrak, Gelonen gizonek preso hartu zituzten.

Hamilkarrek jasandako patuaren inguruko hainbat kontu daude, baina ia denak ados daude bertan hil zela. Diodoro Sikuloren eta Polienoren ustez, Hamilkar guduaren hasieran erori zen Gelonek etsaiaen lerroetan zalditeria infiltratu zuenean. Herodotok dio, hedatutako zurrumurru baten arabera, bere gorpua ez zela aurkitu eta bere buruaz beste egin zuela galdutako bataila ikusi zuenean, bere burua sakrifizialetako sutara jaurtiz[5].

Herodotoren esanetan, Kartagon eta beste hiritan omendu zuten, baina hori ez da oso bateragarria Diodorok baieztatzen duenarekin, hots, bere semea Giskon, aitaren porrotaren ondorioz, Kartagotik erbesteratu zela. Justinok dio hiru seme-alaba izan zituela: Himilkon, Hannón II.a eta Giskon.

Beste bertsio batek, aurrekoekin erabat aurkakoa, kontatzen du, Kartagora itzultzean, etsai ugari egin zituela eta zorrak handitu zitzaizkiola. Bere ondasunak saldu eta hainbat erreforma egiten saiatu zela. Hala ere, K.a. 478. urtean, aristokratek antolatutako trama batean, siziliarren aurkako traizioa leporatu zioten eta erbestera kondenatu zuten.

Etsaiak jazarrita, Balear uharteetan errefuxiatu zen eta miseriak jota hil zen K.a. 469 inguruan. Bere ondorengoak, batez ere Hanibal Giskon, sizilianek aitari ezarritako desohorea mendekatzen saiatu ziren.

Ituna Erromarekin

aldatu

Kartagok hainbat estaturekin itunak egin zituen, batez ere Erromarekin. K.a. 509an sinatutakoak estatu bakoitzeko eragin eremuaren banaketa eta merkataritza jarduerak zehazten zituen. Itun horrek lehen iturri ezaguna izatean, iradokitzen du Kartagok Sizilia eta Sardinia, baita Emporia eta Afrikako Bon lurmuturreko hegoaldea ere kontrolatu zuela. Kartagok ituna Erromanekin sinatu zuen agian, garai hartako ohikoa zelako; erromatarrek, esaterako, itunak zituzten, etruriarren aurkako borroketan, fozeatarrekin eta kumastarrekin. Kartagok, berriz, antzeko itunak zituen Siziliako etruriar, puniko eta greziar hiriekin.

K.a. VI. mendearen amaieran, Kartagok feniziar kolonia zahar gehienak konkistatu zituen, adibidez, Hadrumetum, Utika eta Kerkouane. Libiako tribu batzuk mendean hartu zituen, baita Afrikako iparraldeko kostaldeko zati batzuk hartu zituen ere, Maroko modernotik Zirenaikako mugetaraino. Kartago gerretan borrokatzen zen bere kolonia punikoak eta merkataritza defendatzeko. Hala ere, greziarren aurkako borrokaren xehetasunak baino ez dira gorde, pentsarazten duena Kartago Siziliarekin obsesionatuta zegoela.

Siziliako lehen gerra

aldatu

Sizilia uhartea, Kartagoren atarian zegoela, gatazken zelai-gudu bat bihurtu zen. Hasieratik, Siziliak greziarrak eta feniziarrak erakarri zituen, non kostaldeetan zehar, kolonia ugari eta merkataritza postuak ezarri baitzituzten. Asentamendu horien artean borroka txikiak egin ziren hamarkada luzez. Kartagok gutxienez hiru greziar erasoei erantzun behar izan zien, K.a. 580. urtean, K.a. 510. urtean (Dorieo espartarra, Kleomenes I.aren anaia) eta, Diodoro Sikuloren arabera, Heraklea Minoa hiria suntsitu zenekoa.

K.a 500. urtean Siziliako domeinu punikoak Motia, Panormus eta Soluntum hiriak ziren. K.a. 490erako, Kartagok itunak sinatu zituen Siziliako Selinus, Himera eta Zankle greziar hiriekin. Gelon, Sirakusako greziar tiranoa, Greziako beste hiri-estatu batzuen laguntzarekin babestua, K.a. 485. urtetik uhartea bere agintepean batzen saiatu zen. Akragaseko Teronek, Gelonaren aitaginarrebak, Himerako tiranoa K.a. 483an kargugabetu zuenean, Kartagok, Reggioko tiranoak kitzikaturik Himerako tirano kargugabetuaren aitaginarreba baitzen, esku hartzea erabaki zuen, .

Hamilkarrek orain arte itsasoz haraindiko espedizio punikorik handiena prestatu zuen eta hiru urteko prestaketen ondoren, Siziliara abiatu zen. Enpresa hau eta Xerxesek kontinenteko Greziaren aurka egin zuen espedizioarekin bat egin zuen K.a. 480. urtean. Kartago eta Persiaren arteko gertaeren arteko aliantzaren inguruko espekulazioa egin da, nahiz eta horren froga sendorik ez egon. Espedizioaren emaitza zen flota punikoa ekaitz batek jipoitu zutela bidean, geroago,Himera, Akragas eta Sirakusako Gelonen mendeko armadek punikoak suntsitu zituztela, eta Hamilkar Himerako guduan hil zela. Kartagok bakea sinatzean, zilarrezko 2000 talentuko kalte-ordain handia pagatu zuen, baina Sizilian ez zuen lurralderik galdu.

Monarken ahultzea

aldatu

Porrota horrek ondorio politiko eta ekonomiko sakonak izan zituen Kartagorentzat. Politikoki, errotutako nobleziako gobernu zaharra bota zuten eta Kartagoko Errepublikaren sistemaz ordezkatu zen. Nahiz eta oraindik erregeak hautatuak izan, haien boterea higatzen hasi zen, senatuak eta 104ko Auzitegiak gai politikoetan nagusitasuna lortu zutelako, eta sufeten posizioak eragin handiagoa izan zuelako.

Ekonomikoki, kontinenteko greziarrek[6] moztu zuten Ekialde Hurbileko itsasoko merkataritza penintsulako eta Magna Graeziakoek kartagotar merkatariak boikotatu zituzten. Horrek ekarri zuen mendebaldearekiko merkataritza garatzea eta ekialdearekin karabanen bidez komertzio egitea. Giskon, Hamilcar-en semea, erbesteratu egin zen, eta hurrengo 70 urteetan Kartagok ez zuen greziarren aurkako saiakerarik egin, ezta elimoei/sikuloei edo etruskoei lagundu ere[oh 2] edo laguntza bidaltzea Greziako etsaiei. Sirakusa, orduan, Siziliako hiri greziarren artean nagusitu zen. Uste da Kartago Greziako arazoetatik at egon zela Himerako porrotaren ondoren militarki ahuldu zelako[7].

Oharrak

aldatu
  1. (Βασιλεύς) errege
  2. Orduan greziarren aurkako borroketan sartuta zeuden

Erreferentziak

aldatu
  1. Huss (1985), 565 or.
  2. Herodoto, Historiak VII.165-166
  3. Juniano Justino, XIX.1.1
  4. Diodoro Síkulo, Biblioteka Historikoa XI. 20
  5. Herodoto VII.165
  6. Tuzidides, VI, 34 or.
  7. BAKER, G.P.: Hannibal, 16-18 or., ISBN 0-8154-1005-0

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Aurrekoa Kartagoko errege Ondorengoa
Hasdrubal I.a Kartagokoa
K.a. 510-480
Hannon II.a Kartagokoa