Magonidak antzinako Kartagoko dinastia politiko bat izan zen K.a. 550etik K.a. 340 arte. Dinastiaren lehen erregea Magon I.a izan zen, honen agintaldian, Kartago, mendebaldeko Mediterraneoan, feniziar koloniarik nagusiena bihurtu zen. Magonidekin, Kartagotar Inperioa Sardinia eta Libiara hedatu zen, baita Sizilia ere, ia hamarkada batez kontrolatu zuena[1].

Magoniden agintaldia aldatu

Kartagori buruzko aditu nagusiak eszeptiko agertu dira Kartagoren barne historia berreraikitzea posible den ala ez erabakitzeko orduan[2], eta hori kontuan hartu behar da Magonidei dagokienez. Magonidek eta bere ondorengoek, ziuraski, gutxiago gobernatu zuten errege gisa tirano edo gizon politiko indartsuak baino[3]. Diodorok, hala ere, legalki errege balira bezala deskribatzen ditu, boterea eskuratzeko legezko prozedura bat zutela, ez hartze hutsa. Herodotok, esaterako, Hamilkar I.a balioagatik errege zela esan digu, hau da, oinordetzarik gabeko hautaketa[4]. K.a. 480an, Hamilcar I.a hil ondoren, erregeek boterearen zatirik handiena galdu zuten, zaharren kontseilu aristokratiko baten mesederako. K.a. 308an, Bomilkar I.a Kartagokoa, erabateko boterera berreskuratzeko, estatu-kolpe bat ematen saiatu zen, baina porrot egin zuen, Kartago, izen eta izatez, errepublika bihurtzera eraman zuena[5][6].

Buruzagien zerrenda aldatu

Ikus, gainera: «Zerrenda:Kartagoko monarkak»

Erreferentziak aldatu

  1. CAVEN, Brian (1990): Dionysius I: War-lord of Sicily. Yale University Press, 122 or. {{ISBN|9780300045079}}. Magonids.
  2. PICARD, C. G. (1983): 279 or.
  3. ROBERTS, Peter (2006): Excel HSC Ancient History. Pascal Press. 60–61 or. {{ISBN|9781741251791}}.
  4. a b c LANCEL, Serge: Carthage, a history, 113 or.
  5. Carthage, from roman-empire.netCarthage, from roman-empire.net 2020.09.18an kontsultaturik.
  6. LEWIS, D. M.; BOARDMAN, John (1994): The Cambridge ancient history: The fourth century B.C. Cambridge University Press, 365 or. ISBN 0-521-23348-8
  7. Carthage
  8. Herodoto, VII, 165
  9. Smith, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, vol. 2, page 342 (1880).
  10. The Cambridge ancient history, 6. lib., 128 or.
  11. LANCEL, Serge: Carthage, a history, 276 or.

Kanpo estekak aldatu