Hale Asaf

emakume margolari turkiarra

Hale Asaf (Konstantinopla, Turkia, 1906ko abuztuaren 26a - Paris, 7. barrutia, 1938ko maiatzaren 31) lehen emakume artista turkiar bezala ekarria da. Mihri Müşfik Hanım margolari turkiarraren iloba zen.[1]

Hale Asaf

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 1905
Herrialdea Turkia
 Otomandar Inperioa
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaParis1938ko maiatzaren 31 (32/33 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Notre Dame de Sion Istanbul (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Hale Asaf 1905ean jaio zen jatorri georgiarreko eta zirkasiarreko familia turkiar ospetsu batean.[2] Haren aita, Sali Asaf otomandar apelazioko epaimahaiko[3]burua izan zen.

Notre-Dame de Sion French High School eskolara joan zen, Konstantinoplako neskentzako eskola pribatura, eta, han, ingelesa eta frantsesa mintzatzen ikasi zuen.[2]

Prestakuntza aldatu

1919an, Turkiako independentzia-gerraren hasieran, Hale Asaf Erromara joan zen. Bere izeba Mihri Müşfik Hanımekin, lehen arte-ikasgaiak hartu zituen. Hurrengo urtean, Hale Asaf Parisen zen ikasten, familiaren lagun zen Namık Ismailekin.[4] Ondoren, Berlingo Arteen Prusiar Akademian sartzeko azterketak gainditu zituen, eta Arthur Kampf-en[5] ondoan formatu zen. Familian arazo handiak zituzten arren, Akademian diplomatu zen. 1924an, berak eginiko erretratu batzuk tokiko arte-aldizkari batean argitaratu ziren.

 
Autoerretratua.

Gerraren ondoren, Hale Asaf Turkiara itzuli zen,eta Inas Sanayiri Nefise Mektebin (Arte Ederren Eskola) izena eman zuen. Feyhaman Duran eta İbrahim Çallırekin ikasi zuen han. Ama Suitzako erietxe batean tuberkulosiaren ondorioz hil ondoren hasi zen amaren deitura, Asaf, erabiltzen, Salih-ren ordez. Ez zen luzaz egon Turkian, Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren beka bat eskuratu baitzuen Europan ikasten jarraitzeko. Alemaniara itzuli zen, Municheko Arte Ederren Akademiara, eta Lovis Corinth izan zuen irakasle.

1926an, Galatasaray Exhibitions-en karietara erakutsi zuen lehen aldiz bere lana: 1916tik 1951ra, Konstantinopla/Istanbulen, artista berrientzako urtero antolatzen zen manifestazio garrantzitsua.[6]1927tik 1928ra, Parisen bizi izan zen, eta Académie de la Grande Chaumière-tik igaro zen. Han, André Lhoten[4] eskolak jarraitu zituen. Halaber, eskola partikularrak hartu zituen İsmail Hakkı Oygar zeramikari turkiarrarekin, zeina bere mutil-lagun bihurtu baitzen. Turkiara itzuli ziren.[5]

 
Bursa.

Ibilbidea aldatu

Bikotea Bursan jarri zen bizitzen, hantxe aurkitu baitzuen irakasle-lanpostua İsmail Hakkı Oygarrek. Hale Asafek nesken eskolan (etorkizuneko irakasleentzako eskola) eta Necati Bey Girlsen Arte Institutuan irakasten zuen.[7] 1929an, Müstakil Ressamlar ve Heykeltraşlar Birliği (Pintore eta Eskultore Independenteen Elkartea) elkartea sortu zutenen artean zen bikotea.[8] Jaso zuen hezkuntza kosmopolita zela eta, Hale Asaf-i kosta egin zitzaion Bursan bizitzea. Hiritik alde egin zuen Mahmut Cûda artistarekin lana trukatuta: Cûdak Asafen irakasle postua hartu zuen, eta Asafek Cûdarena, Istanbul Devlet Güzel Sanatlar Akademisin (Istanbuleko Arte Ederren Akademia). Ezin sosegaturik, 1931n Parisa itzultzea erabaki zuen.

Frantziara iristean, beste ebakuntza bat egin behar izan zioten. Erialdian, Antonio Aniante idazle italiarrarekin egin zuen topo, zeinak Joven Europa liburu-denda zuzentzen baitzuen. Maitasun-harreman bat izan zuten, eta Hale Asef galeriaren zuzendari bihurtu zen. 1934an itxita zen toki hura, eta Antonio Anianteren liburuak debekatu zituzten Europako toki batzuetan, Benito Mussoliniren kontra agertzeagatik. Bikotearen finantza-egoera korapilatu egin zen, baina Zog I. Albaniako erregeak bere erretratu bat enkargatu zien, eta 5.000 libera ordaindu zizkion artistari.

Bizi-amaiera aldatu

Asafen gaixotasun kronikoa minbizia bihurtu zen, eta 1938ko maiatzean hil zen, Parisen.

Lanak aldatu

Inpresionismoan eta mugimendu artistiko klasikoetan oinarritutako garai hartako artista turkiar askok ez bezala, Hale Asafek kubismotik gertuko estiloa garatu zuen. Eragin hori bereziki nabarmena da autorretratuetan, erretratuetan eta izadi hiletan.[9]

Bere pintura batzuk suntsitu egin zituzten Bigarren Mundu Gerran. Antonio Anianteren lanak ez dira inoiz aurkitu 1983an hil zenetik. Aitzitik, 2001an eta 2002an ikerketa bat egin zen, eta, guztira, Asafen 30 lan gutxienez inbentariatu ziren.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • (tr) Burcu Pelvanoğlu, Hale Asaf: Türk resim sanatında bir dönüm noktası, Yapı Kredi Kültür Sanat Yayıncılık, 2007 (ISBN 978-975-08-1308-5, lire en ligne)
  • (en) PaulaJ Birnbaum, Women Artists in Interwar France: Framing Femininities, Routledge, 5 juillet 2017 (ISBN 978-1-351-53670-7, lire en ligne)
  • (en) Martha Langford, Narratives Unfolding: National Art Histories in an Unfinished World, McGill-Queen's Press - MQUP, 18 juillet 2017 (ISBN 978-0-7735-5081-0, lire en ligne)

Kanpo estekak aldatu