Zirkasia
Zirkasia (adigeraz: Адыгэ Хэку; errusieraz: Черке́сия, Txerkesia[1]; arabieraz: شيركاسيا [2]), Kaukasoko eskualde historiko bat da, egun, Karatxai-Txerkesia, Adigea eta Kabardino-Balkaria errusiar errepublikak hartzen dituena, edo, zabalago, Kaukaso iparralde osoa.
Zirkasia Адыгэ Хэку | |||||
---|---|---|---|---|---|
c. 1500 – 1864 | |||||
| |||||
Eskualdea 1750 inguruan | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Sotxi | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Abazera, Abkhazera, Adigera, Kabardera, Karatxaiera-balkarera, Osetiera, Ubikhera | ||||
Erlijioa | Islama, kristautasuna | ||||
Historia | |||||
|
Bere izena, bere jatorrizko biztanleengandik, zirkasiarrengandik jasotzen du, gaur egun, lehen aipaturiko errepubliketan dagoen etnia bat. Hala ere, berez izen honekin ezagutzen direnak, Karatxai-Txerkesian bizi direnak dira, beste bi errepubliketan, lehenean adigesiarrak eta bigarrenean kabardinarrak deitzen dira, eurek, euren burua, nazio bakartzat hartzen duten arren.